O23ko paperekin herritarrekiko zor bat kitatu dela adierazi du Sanchezek
Kongresuko kontrol saioan, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak ontzat jo du erabakia, baina, haratago joateko eta GALen eta Mikel Zabalzaren hilketaren inguruko sekretuak ere altxatzeko eskatu dio presidenteari, "euskal jendartearentzat garrantzi handiko" kasuak direlako.
Estatu-kolpe saiakerako paperak argitaratzearekin herritarrekiko zorretako bat kitatzen dela nabarmendu du gaur Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuan. Horren harira, Mertxe Aizpuruak, EH Bilduk kongresuan duen bozeramaileak eskatu dio, beste pauso bat eman dezala aurrera eta ken ditzala GALen inguruko eta Mikel Zabalzaren hilketaren gaineko sekretuak ere.
Kongresuan egin den kontrol-saioan, Aizpuruan galdetu dio ea desklasifikatuko ote dituen "euskal jendartearentzat garrantzi handikoak" diren beste kasu batzuetako dokumentuak ere, gaur O23koekin egin moduan.
"Ontzat jotzen dugu erabaki hau, baina ez da nahikoa, eta ez da nahikoa oraindik ere sektretupean eta zigor gabe jarraitzen dutelako euskal herritarrontzat eta gure historiarentzat garrantzia gorena duten gertaera eta krimenak, horietako asko O23koak baino lehenagokoak", esan du.
Kasu horien artean aipatu ditu Mikel Zabalzaren "hilketa"; Jose Miguel Etxeberriaren "argitu gabeko desagerpena"; GAL; Batallon Vasco Español; German Rodriguez Poliziaren tiroz hil zeneko 78ko sanferminetako gertaerak; eta Gasteizen 1976an gertatutakoa, non bost langile erail zituzten.
"Euskal gizarteak eskubidea du horietan guztietan, ure herriaren kontrako gerra zikinean zer gertatu zen jakiteko", esan dio.
Aizpuruari erantzunez, Sanchezek nabarmendu duenez, "gaur egun handia da demokraziarako", O23ko papreak argitaratuko direlako, izan ere, gardentasuna "aurrerabidea, demokrazia eta kultura demokratikoa" sendotzen ari den isla da.
"Zor bat kitatu dugu, ez bakarrik gure herriaren gertuko historiako pasarte eta uneak argitu nahi dituzten ikertzaile eta zientzialariekin genuena, baita gizartearekin genuena ere, herritarrek eskubidea baitute Estatu-kolpe saiakera horrekin zerikusia duen ororen berri izateko", azpimarratu du.
EH Bilduren bozeramaileak egindako eskaerari erantzunez, Sanchezek gogorarazi du joan den uztailean Ministroen Kontseiluak informazio klasifikatuaren lege-proiektua onartu zuela, tramitazioan dagoela Parlamentuan, eta onartuko balitz, "sekretu ofizialen legea, Konstituzio-aurrekoa, baliogabetzea" ekarriko lukeela.
Sanchezen esanetan, lege horrek "demokrazia aurreratuenen pare jarriko luke Espainia, gardentasunari eta sekretu ofizialek kudeaketari dagokionez".
Horregatik, datozen saioetan egitasmo hori babesteko eskatu die talde politikoei, "gaur egungo lege bat izateko, demokratikoa, 68ko legea behin betiko baliogabe utziko lukeena".
EH Bilduren bozeramailearen hitzartzean kritika eta kexak piztu dira Alderdi Popularreko kideen artean, Kongresuko presidente Francisca Armengolek isilarazi behar izateraino.
Kontrol-saioko bere galderan, Guillermo Mariscal PPren diputatuak Aizpuruari esan dio egin behar duena ETAren hilketak "argitzen laguntzea" dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.