PEDRO SANCHEZEN ANAIAREN EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

David Sanchezek ukatu egin du kontratazioetan eragin izana: "Ez daukat horretarako ahalmenik" 

Iragarkia
david sanchez
18:00 - 20:00

Badajozko Lurralde Auzitegian egiten ari diren epaiketan, David Sanchezek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen anaiak, ukatu egin du kontratazioetan eragin izana; ez Badajozko kontserbatorioko koordinatzaile gisa berak lortu zuen lanpostuan, ezta Luis Carrero lagunari esleitu ziotenean ere. "Ez dut horretarako ahalmenik, ezta informazio administratiborik ere", esan du. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”

Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X