Estebanek eta Anduezak bien arteko desadostasunen kontua arindu eta Jaurlaritzaren batasuna goraipatu dute
Desadostasunak gorabehera, EAEko erakunde nagusietan koalizioa osatzen duten bi alderdietako buruzagiek azpimarratu dute bat eginda lan egiten dutela "herria aurrera ateratzeko".
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak itxitzat eman dute azken asteetan bi buruzagien artean izandako ika-mika, eta alderdi bi izanik desadostasunak izatea normala dela adierazi dute. Edozein kasutan, bi alderdietako buruzagiek nabarmendu dute elkarrekin arraun egitea dela garrantzitsuena herriak "aurrera" egin dezan.
EAEko erakunde nagusietan koalizioa osatzen duten bi alderdietako buruzagiak elkarrekin agertu dira hedabideen aurrean, Euskadiren onerako inbertsioetan burokrazia eta tramitazioa arintzeko lege proposamen bat aurkezteko.
PSE-EEk, adimen artifiziala erabiliz, sare sozialetan argitaratutako Esteban igerilekura jauzi eginez agertzen zen irudiak arrakala sortu zuen bi alderdien artean, baina gaur adiskide antzean atera dira jendaurrera.
Irudiak hitzak baino adierazgarriagoak direla nabarmendu du Anduezak. Estebanek, bere aldetik, ardura politikoa desadostasunen gainetik dagoela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik