Errenteriako alkateak Adingabeen Fiskaltzaren aurrean lekukotasuna emango du bihar Xenpelar auziaren inguruan
Errenteriako Udalak Polizia Judizialaren eta Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi zuen atzo sexu-eraso salaketen inguruan duen informazio guztia, eta eduki hori egiaztatzeko deitu dute alkatea.
Aizpea Otaegi alkatea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea lekukotza ematera deitu du Adingabeen Fiskaltzak, Xenpelar Bertso Eskolaren auzia dela eta.
Errenteriako Udalak Polizia Judizialaren eta Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri zuen atzo sexu-eraso salaketen inguruan duen informazio guztia, eta eduki hori egiaztatzeko deitu dute alkatea.
Arratsaldean igorritako ohar batean, Udalak azaldu du auzia abiatu zenetik "garden" jokatu duela eta salaketen berri izan zutenetik hartutako neurriak ekarri ditu gogora. Aurrena, ikasleen gurasoekin elkartu eta bertso eskolaren jarduna eten zuten, eta ondoren, Ertzaintzako arduradunekin hainbat bilera egin zituzten,"biktimek beraien beharren arabera salaketak modu formalean nola egin lantzeko".
Halaber, atzo Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Organoarekin eta Emakunderekin bildu ziren, "informazioa partekatu, gertaeren berri eman eta emandako pausuen inguruko lehen balorazio bat egiteko".
Bertsozale Elkarteak, Oreretako Mugimendu Feministak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak joan den astean salatu zutenez, Xenpelar Bertso Eskolako bertso-irakasle batek "bere posizioa eta erreferentzialtasuna baliatu ditu modu sistematizatuan botere-harremanak garatzeko eta erasotzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.