Memoria Historikoa
2023/04/24 - 11:04
Primo de Riveraren gorpuzkiak desobiratzeko lanak hasi dituzte Cuelgamuros Haranean
Falangearen fundatzailea izen zen Jose Antonio Primo de Riveraren gorpuzkiak lurpetik ateratzeko lanak lehen orduan hasi dira Cuelgamuros Haranean, ateak itxita eta agintarien eta prentsaren presentziarik gabe.
2023/04/24 - 09:44
Albiste izango dira: Madrilgo sutearen ikerketa, Primo de Riveraren exhumazioa eta greba Bizkaibusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/22 - 19:28
Gerra Zibilean hildako gudari baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Zeanurin
Gogora Institua eta Aranzadi Zientzia elkarteak berreskuratu dituzte Euskal Prospekzio Taldeak 1937an Bilbo eskuratzeko ofentsiba frankistan gerrako fronte izan zen Barazar inguruan topatutako gorpuzkiak.
2023/04/22 - 00:12
EH Bilduren udalek desaktibatu egin dituzte oroimen webguneak, Aranzadik eskatuta
Tolosako eta Erandioko udalek (EAJren esku daude) ere duela egun batzuk desaktibatu zituzten memoria datu-baseetako bilatzaileak, ETAko kideak urraketen biktima gisa agertzeagatik piztutako polemikaren ostean.
2023/04/21 - 14:06
Urkullu: "Ez dugu terrorismoaren biktimen eta biktimarioen arteko nahasmendurik onartzen"
Lehendakariarentzat "ulertezina da ikuspuntu etiko, politiko eta instituzionaletik" EH Bilduk ez ulertzea "biktimentzat mingarria, iraingarria eta bidegabea" dela.
2023/04/20 - 21:01
Primo de Riveraren gorpuzkiak datorren astelehenean aterako dituzte Cuelgamuros Haranetik
Falangearen sortzailearen gorpuzkiak Madrilgo San Isidro hilerrira eramango dituzte, senideek hobitik ateratzea eskatu ondoren, Memoria Demokratikoaren Lege berria betez.
2023/04/20 - 17:01
''Osasungintza gerra zibilean'' liburua aurkeztu du Jose Antonio Recondo medikuak
Ezaguna da maisu eta andereñoek Gerra Zibilean pairatutako jazarpena. Ez, ordea, medikuek jasandakoa. Gipuzkoan lanean ari ziren lautik bat zigortu zituen frankismoak. Historia eta memoria horiek berreskuratzeko ikerketa egin du Jose Antonio Recondo medikuak.
2023/04/20 - 13:10
Melgosak garbi du udalek "Gogoraren irizpideen arabera" eguneratuko dituztela biktimei buruzko webguneak
Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".
2023/04/15 - 19:33
Affnak frankismoak hildako 3.500 nafarrak gogoratu ditu Iruñean
Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren urteurrena dela eta, hainbat lagun bildu dira Nafarroako hiriburuan egindako omenaldian, eta lore eskaintza egin dute, besteak beste.
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
2023/04/14 - 13:26
Ekain Rico (PSE-EE), Zabalza auziko guardia zibil bat mailaz igo izanari buruz: ''Haserrea eragin digu''
Mikel Zabalzaren familiari eragindako mina salatu du PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen taldearen idazkari nagusiak.
2023/04/14 - 12:11
PSE-EEk aurrez modu pribatuan eman zion Galdakaoko alkateari memoriaren webgunearen aurkako iritzia
PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duen taldearen idazkari nagusia prest agertu da Gogorarekin hitz egiteko, baldin eta biktimak eta biktimarioak bereizten badira. Aranzadi zientzia elkarteak Gogorak ezarritako irizpideak jarraitu dituela azpimarratu du, baina Eusko Jaurlaritzatik ezetz diote.
2023/04/13 - 22:31
Aranzadi: "Ez digute kontakizun bat egitea eskatu, ikerketa bat baizik"
ETAko kideak biktimen zerrendetan sartu eta gero piztutako polemikaren ostean, zientzia elkarteak adierazi du aldaketak egiteko prest dagoela, proiektuetako eragile politikoek eta sozialek hala egin behar dela uste badute.
2023/04/13 - 21:51
Aranzadi, oroimen webguneetan aldaketak egiteko prest eragile politikoek eta sozialek nahi badute
ETAko kideak biktimen zerrendetan sartu eta gero piztutako polemikaren ostean, zientzia elkarteak adierazi du aldaketak egiteko prest dagoela, proiektuetako eragile politikoek eta sozialek hala egin behar dela uste badute.
2023/04/13 - 14:05
Idoia Zabalza: ''Estatuak tortura nahiago izan du, egia eta justizia beharrean''
Mikel Zabalzaren arrebak iraintzat jo du Arturo Espejo Guardia Zibileko teniente izendatu izana eta ekintza honek Estatuaren jarreraren aurrean "begiak zabaldu" dizkiela adierazi du.
2023/04/12 - 22:44
Covitek salatu du herri gehiagotan ere sartu dituztela ETAko kideak biktimen zerrendetan
Hain zuzen ere, terrorismoaren biktimen elkarteak udal hauek aipatu ditu: Villabona, Oiartzun, Hernani, Azpeitia, Tolosa eta Orio.
2023/04/12 - 22:27
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
EAJk (alderdi hori dago agintean herri horietan) adierazi duenez, "gauza bat da giza eskubideen urraketen biktima izatea eta beste bat espetxe politika bidegabeena izatea".
2023/04/12 - 13:43
EAJk eta PSE-EEk Galdakaoko alkateari eskatu diote ETAko bi kideren izenak biktimen zerrendatik ken ditzala
Legez besteko proposamena aurkeztu dute Legebiltzarrean, Udalak terrorismoaren biktimak "iraindu" eta horien eskubideak urratu dituela iritzita.
2023/04/10 - 11:31
Bakea kimera da oraindik Ipar Irlandan, Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenetik 25 urte bete direnean
Lurraldea blokeo politikoko une batean dago, hauteskundeen eta brexitaren ondoren unionisten eta errepublikanoen artean sortutako tentsioak tarteko. Hori guztia, gainera, IRA Berriko disidenteen mehatxupean. Akordioak badira, baina, gatazkak aurrera jarraitzen du.
2023/04/01 - 20:30
EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equok Azazetan fusilatutakoak omendu dituzte
Altxamendu militarraren kontra zeuden ideologia eta alderdi politikoetako ordezkari ziren 16 preso politiko fusilatu zituzten duela 86 urte Azazetan, Emilio Mola jenearalaren aginduz.