Memoria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ina Zeberioren heriotzari buruzko "egia osoa" jakitea eskatu du Egiari Zor fundazioak

Igande goizean, Lizartzan (Gipuzkoa), Ina Zeberioren heriotzaren 25. urteurrenean, bertsio ofizialen atzean ezkutatzen den guztia publiko egitea aldarrikatu dute.
Ina Zeberio oroitzeko egindako ekitaldia, Lizartzan. Argazkia: EITB MEDIA
Ina Zeberio oroitzeko egindako ekitaldia, Lizartzan. Argazkia: EITB MEDIA

Ertzaintzak Ina Zeberio lizartzarra operazio batean tiroz hil zuen 1998ko ekainaren 5ean, Gernikan. Heriotzaren 25. urteurrenaren harira, Egiari Zor fundazioak salatu du oraindik ere ez dakitela "egia osoa" gertakari horren harira, eta erantzun gabeko galderak eta itzalak argitzeko eskatu du gaur Lizartzan egindako oroimen ekitaldi batean.

Bertso, dantza eta lore eskaintza artean, Pilar Garaialde fundazioko bozeramaileak poliziaren indarkeriaren ondorioz hil diren gizon-emakumeak gogoratu ditu, eta kasu horietan guztietan erabilitako bertsio ofizialak "poliziaren ekintza justifikatzeko, edo hildakoa bere heriotzaren erantzule eginez benetako krimenak ezkutatzeko" balio izan dutela salatu du.

Zeberioren kasuan, bertsio ofiziala Ertzaintzaren balizko erantzukizuna ezabatzeko erabili zela adierazi du Garaialdek, eta zalantzan jarri du operazioaren benetako helburua: "Ina atxilotu edo hil nahi zuten?". Ildo horretan, Garaialdek ziurtatu du frogekin egindako ikerketa judizial batek ere ez duela bertsio hori egiaztatu. "Ina hil zuten unean berarekin zeudenek argi adierazi zuten tarteko inolako arrazoirik gabe tiro egiten lehena Ertzaintza izan zela".

Egiari Zor fundazioko ordezkariak salatu duenez, urteak daramatzate "bertsio ofizialen kutxa iluna irekitzeko beharra aldarrikatzen". Era berean, oraindik ere Sekretu Ofizialen Legea indargabetu ez izana kritikatu du: "Indarrean dagoen demokraziaren kalitate eskasaren eta kasu hauek argitzeko borondaterik ezaren beste froga bat da; frankismo garaian, trantsizioan eta ustezko demokrazia honetan gertatutakoak".

Era berean, "indarkeriaren, egiaren eta justiziaren monopolioa Estatuan bertan" dagoela deitoratu du, eta gaineratu du ez dela harritzekoa Espainiako Estatuak gatazkaren testuinguruan aplikatutako justizia eredua erabateko desoreka izatea: "Izan ere,  Estatuko agenteek egindako giza eskubideen urraketa gehienak argitu gabe daude".

Ertzaintzak Ina Zeberio 35 urteko ETAko militantea hil zuen tiroz Gernikan, duela 25 urte.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X