Legebiltzarrak ez du begi onez jo Maricarmenen auziarekin lotuta Sumarrek maizterren babesa indartzeko egindako proposamena
Sumarrek aurkeztutako legez besteko proposamena atzera bota dute gainerako alderdiek, EH Bilduk salbu. Guztira, 43 ezezko boto (EAJ, PSE, PP eta Vox) eta 27 aldeko boto (Sumar eta EH Bildu) jaso ditu. Koalizio abertzaleak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ere ez dira aurrera atera; bai, aldiz, EAJk eta PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa.
Desadostasuna izan da nagusi gaur euskal alderdien artean, alokairuan bizi diren pertsonen babesa indartzeko Legebiltzarrean goizean egin duten eztabaidan. Maricarmen Abascalen —atzo hil zen, 87 urte zituela— kasuak ardaztu du saioa, 71 urtez etxebizitza berean bizi izan zen emakumearen etxegabetzeak eta horrek ekarritako soka luzeak zeresana eman baitie talde politikoei.
Saioa, baina, Sumarren proposamen baten haritik abiatu da. Alderdi horretako ordezkariek gogora ekarri dute Benta Berrin (Donostia) alokairura bideratuta dauden babes ofizialeko 510 etxebizitzak inbertsio funts baten esku geratuko direla 2028an.
Horrekin lotuta, legez besteko proposamen bat aurkeztu du Sumarrek, baina atzera bota dute gainerako alderdiek, EH Bilduk salbu. Guztira, 43 ezezko boto (EAJ, PSE, PP eta Vox) eta 27 aldeko boto (Sumar eta EH Bildu) jaso ditu. Koalizio abertzaleak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ere ez dira aurrera atera; bai, aldiz, EAJk eta PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa.
Benta Berriko etxebizitzak 90eko hamarkadan eraiki zituzten, eta, beraz, 2003ko legea baino lehenagokoak dira. Horrek esan nahi du babes ofizialeko izateari utziko diotela bi urteren buruan.
Hori horrela, Sumarrek proposatu du Etxebizitzaren Legea aldatzea, Nafarroan egin duten bezala, eta ondorioz, babes ofizialeko etxebizitzek epemugarik ez izatea, alegia, izendapena eta horrek dakartzan "onurak" betirako mantentzea, etxe horiek merkatu librera atera gabe.
Esta propuesta ha decaído al haber obtenido solo los apoyos de su promotor y de EH Bildu, del mismo modo que lo ha hecho la alternativa del PP, mientras que ha salido adelante la enmienda a la totalidad de PNV y PSE-EE, en la que Sumar y la coalición abertzale se han abstenido.
Esan bezala, EH Bildu izan da proposamenaren alde egin duen bakarra. EAJk eta PSEk aurkeztutako zuzenketaren bozketan, berriz, EH Bildu eta Sumar abstenitu egin dira. Horrek ez du Benta Berriko etxebizitzetan soilik eragina izango, Euskadin egoera berean dauden alokairuko etxe guztietan baizik.