Estatuko Fiskaltza eta Abokatutza Puigdemonti amnistia ematearen alde agertu dira, Gorenaren ezezkoaren aurrean
Bi erakundeek Kontsituzionaleko berme-gortean aurkeztu dituzte beren idazkiak, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzeagatik amnistia ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurka presidente ohiak jarritako babes-errekurtsoa onar dezan eskatzeko. Bi erakundeek uste dute Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu behar ziola, eta kritikatu dute Amnistia Legea modu "arrazoigabe eta arbitrarioan" interpretatu zuela, hura aplikatzea saihesteko.
Estatuko Fiskaltzak eta Abokatutzak Auzitegi Konstituzionalari eskatu diote onar dezala Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak egindako babes-eskaera, Auzitegi Gorenak Amnistia Legea ez aplikatzeko hartutako erabakiaren aurrean. Diru publikoa bidegabe erabitzea eta auzi-ihesa egitea leporatuta auzipetu zuten, eta Gorenak ez dio Amnistia Legea aplikatu delitu horiengatik.
Bi erakundeek uste dute presidente ohiari benetako babes judiziala izateko eskubidea urratu zitzaiola. Izan ere, uste dute amnistia aplikatu behar zitzaiola, eta Gorenari leporatu diote Amnistia Legea modu "irrazionalean eta arbitrarioan" interpretatzea, legea aplikatzea saihesteko.
Diotenez, legeak Procés auziarekin lotutako delituak barkatzea bilatzen du, dirua bidegabe erabiltzea barne, aberaste pertsonala dagoen kasuetan izan ezik. Horren harira, gogorarazi dute frogarik ez dagoela Puigdemont bera aberastu zela esateko, eta, beraz, Gorenak ez luke izango legea aplikatzea ukatzeko oinarririk.
Idatzi sendoak mahai gainean daudela, gero eta gertuago dago berme-gorteen erabakia, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) Espainiako auzitegiek aurkeztu zituzten auzi prejudizialei buruz zer erabakitzen duen da baldintza. Martxorako espero da erabaki hori.
EBJAko abokatu nagusiak bidea argitu zuen joan den azaroan, Amnistia Legea babesteko egin zuen txosten batean, non esan baitzuen araua "adiskidetze politiko eta sozialaren benetako testuinguruan" eman zela, eta ez dagoela "lotura" zuzenik Procéseko gastuen eta Europako finantzei egindako kalteen artean, Gorenak dioenaren kontra.
Behin Europako Justiziak gai hori ebatzita, Konstituzionalak zuzenean ekin ahal izango dio errekurtsoa ebazteari, eta, presidente ohiaren aldekoa balitz ere, goi-auzitegiari egokituko litzaioke hura aplikatzea.
Bien bitartean, Puigdemontek Espainiara itzuli ezinik jarraitzen du, duela bi aste Auzitegi Konstituzionalak aldeko 10 boto eta kontrako boto batekin Kataluniako presidente ohiaren aurkako atxilotze-agindu nazionalari eustea erabaki ondoren, Konstituzionalak babes-errekurtsoa ebazten duen bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.