Fujimori berriro jarri da Sanchezen aurretik, Peruko hauteskundeen boto-zenbaketaren azken txanpan
Akten % 98,2 zenbatuta, Fujimorik 9.032.651 boto (% 50,001) eskuratu ditu, eta Sanchezek, berriz, 9.032.000 (% 49,999). 30 egun barru jakinaraziko dituzte hauteskundeen behin betiko emaitzak.
Keiko Fujimori hautagaiak kazetariekin hitz egin du asteazken honetan, Liman (Peru). Argazkia: EFE/Paolo Aguilar.
Fuerza Popular alderdi ultraeskuindarraren hautagai Keiko Fujimorik aurrea hartu dio bere aurkaria den Roberto Sanchez ezkertiarrari Peruko presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian. Igande honetan izan dira hauteskundeok, eta botoen % 98,2 zenbatu dituzte jada.
Hauteskundeen Epaimahai Nazionalak (HEN) zabaldutako datuen arabera, botoen % 50,001 lortu ditu Fujimorik, 9,03 milioi boto baino gehiago eskuratuta; Juntos por el Perú alderdiko Sanchez hautagaiak, berriz, botoen % 49,999 lortu ditu. Hala, 600 botoko aldea baino ez dago bi hautagaien artean: azken urteetan herrialdean egin den hauteskunde lehia estuenetako bat.
Bozketaren ondorengo egunetan egindako zenbaketan, Sanchezek 42.000 botoko aldea lortu zuen, baina atzerrian emandako botoen zenbaketak aurrera egin ahala, egoera irauli da, eta hautagai kontserbadoreak lortu du lidergoa. Izan ere, Fujimorik dauka babes handiagoa atzerrian.
Nolanahi ere, emaitza ez da behin betikoa, oraindik botoen ia % 2 zenbatu gabe baitaude. Boto horietatik gehienak atzerrian emandakoak dira, hala nola inpugnatutako aktak, eta horietako asko Liman jasotakoak dira; han ere Fujimorik dauka abantaila.
Bigarren itzuliaren emaitza ofizialak 30 egun barru jakinaraziko dira gutxi gorabehera, HENren arabera, inpugnazioak berrikusteko eta ebazteko prozesuak amaitu ondoren.
Fujimoriren laugarren saiakera
27 milioi perutar baino gehiago egon dira deituta hauteskunde hauetara, atzerrian bizi diren 1.200.000 herritarrak barne, eta haiei esker 2026-2031 aldirako presidentea aukeratuko da, ezegonkortasun politikoak markatutako hamarkada baten ostean.
Garaipena lortuz gero, Fujimorik laugarren saiakeran lortuko luke Presidentetza, 2011ko, 2016ko eta 2021eko bigarren itzulietan galdu eta gero. Gainera, fujimorismoaren itzulera ekarriko luke boterera, Alberto Fujimori Presidentetzatik atera eta 26 urtera.
Izan ere, hautagaiak aitaren legatuaren aldarrikapenean oinarritu du bere kanpainaren zati handi bat. Aita 1990etik 2000ra bitartean egon zen kargoan, eta hark bezala gobernatuko duela agindu du alabak. Hura babesten dutenen esanetan, Alberto Fujimorik herrialdearen hazkundea ahalbidetu zuten egonkortasun ekonomikoaren eta komertzialaren oinarriak finkatu zituen, eta aldi berean Sendero Luminoso eta Movimiento Revolucionario Túpac Amaru talde subertsiboak suntsitu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Biktimen ondorengoek eta Otxandioko Udalak sarraskiaren aitortza eskatu dute
Duela 90 urte, frankisten altxamendua izan eta lau egunera, Otxandio bonbardatu zuten. Gaur, eraso faxista hark hildako 61 pertsonak gogoratu dituzte herrian, horietako asko haurrak. Biztanleria zibilaren aurkako lehen aire-erasoa izan zen gerra hartan.
Pradalesek Agirre lehendakariaren "arrastoari eta balioei jarraitzeko" deia egin du
Imanol Pradales lehendakariak Jose Antonio Agirre lehendakariaren "bideari jarraitzeko" deia egin du. Haren baloreak eta haren lantaldeak erakutsitako umiltasuna eta egiteko modua eredugarri jo ditu Pradalesek.
Duela 30 urte hil zuen ETAk Isidro Usabiaga, Ordizian
Usabiaga garabi enpresaren jabea oso ezaguna eta estimatua zen herrian. Enpresariak "iraultza zerga" ordaindu zuen, baina ETAk Poliziari laguntzea leporatu zion. Milaka bizilagun irten ziren kalera atentatua gaitzesteko eta Usabiagaren senideei elkartasuna adierazteko.
Pertur omendu dute Irunen, haren desagertzearen 50. urteurrenean
"Pertur. Egia nahi" lemapean, ETA politiko-militarreko buruzagi izandakoaren senideek gogorarazi dute kasua ez dela preskribatu, eta ikertzen jarraitzeko eskatu dute.
Plus Ultra konpainiaren presidenteak eta kontseilari delegatuak dimisioa eman dute
Aste honetan onartu dute Auzitegi Nazionalean 530.000 euro ordaindu zituztela Zapateroren eta Zapateroren kidearen bitartekaritzaren truke; horren ostean hartu dute dimisioa aurkezteko erabakia.
Euskara gatazkatik urruntzeko eskatu du Pradalesek: "Hizkuntzak denok behar gaitu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi du euskararen aurrerapausoak ez direla "inposaketatik" etorriko, eta datozen hamarkadetan euskara biziberritzeko bide berri bat irekiko duen "Jauzia gara" ekimena aipatu du.
Auzitegi Gorenak amnistia aplikatu die 'proces' auziarekin lotutako delituengatik zigortutako zortzi pertsonari
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Amnistia Legea EBko zuzenbidearekin bat datorrela eta "adiskidetzea errazten" duela ebatzi eta astebetera hartu du erabakia Espainiako Auzitegiko Gorenak.
Osakidetzak udan lehen arretan murrizketak egiten jarraitzen duela salatu du EH Bilduk
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Barakaldoko Urbango osasun zentroaren atarian egin duen agerraldian azaldu duenez, 2023ko udan EAEko 255 osasun zentro normaltasunez aritu ziren, Osasun Sailaren datuen arabera. Aurten, aldiz, 211 dira: 54 gutxiago.
Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"
Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.
Absolbitu egin dituzte Berangoko ongietorriagatik auzipetutako hamasei herritarrak
Epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen, 2022ko martxoan Ibai Aginaga ETAko preso ohiari ongietorri ekitaldi bat egiteagatik terrorismoaren gorazarre delitua egotzita.