Peru
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.
Fujimori berriro jarri da Sanchezen aurretik, Peruko hauteskundeen boto-zenbaketaren azken txanpan
Akten % 98,2 zenbatuta, Fujimorik 9.032.651 boto (% 50,001) eskuratu ditu, eta Sanchezek, berriz, 9.032.000 (% 49,999). 30 egun barru jakinaraziko dituzte hauteskundeen behin betiko emaitzak.
Sanchezek ia 40.000 botoko aldea atera dio Fujimoriri, Perun botoen % 96,6 zenbatu dituztela
Peruko Hauteskundeen Epaimahai Nazionalak (JNE) adierazi duenez, herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzuliko emaitza ofizialak 30 eguneko epean jakinaraziko dituzte.
Fujimori eskuindarra eta Sanchez ezkertiarra, Peruko Presidentetza lortzeko lehian
27,3 milioi perutar baino gehiago daude botoa ematera deituta. Mende laurden gobernutik urrun eman ostean, fujimorismoa boterera itzuliko den ala ez erabakiko dute hauteskunde hauetan.
Peruk eskuinera egin du: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira
Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuko botoak zenbatzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.
Gutxienez pertsona bat hil da eta 80 inguru zauritu dira Machu Pichura zihoazen bi trenek aurrez aurre talka egin ostean
Gutxienez pertsona bat hil da eta beste 78 zauritu dira astearte arratsalde honetan Machu Picchuko Parke Arkeologiko Nazionalera zihoazen bi trenek aurrez aurre talka egin ostean, Ollantaytambo herrian, Urubamba probintzian, Peru hegoaldean.
Peruko Kongresuak Dina Boluarte presidentea kargugabetu du
Kargutik kentzeko lau mozio aurkeztu dituzte, "ezintasun moral iraunkorra" egotzita, herritarren segurtasun faltari eta krimen antolatuaren gorakadari aurre egiteko gai izan ez dela iritzita. Sei hilabete falta dira 2026ko hauteskunde orokorretarako.