Peruk eskuinera egin du: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira
Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuko botoak zenbatzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.
Rafael López Aliaga, hautagai ultrakontserbadorea. Argazkia: EFE
Rafael Lopez Aliaga (Renovacion Popular) hautagai ultrakontserbadorea, enpresaburua eta Limako alkate ohia, da une honetan Peruko gobernuburua hautatzeko hauteskundeen lehenengo itzuliko irabazlea, botoen % 25,11 zenbatu direnean. Emaitza horrek hiriburuko eta beste hirigune batzuetako botoak islatzen ditu, horiek baitira zenbatzen lehenak.
Lopez Aliagak botoen % 19,44 lortu ditu oraingoz, eta ondoren dira Keiko Fujimori (Fuerza Popular) hautagai eskuindarra (% 17,24) eta Jorge Nieto (Partido del Buen Gobierno) zentrista (% 15,20), Hauteskunde Prozesuen Bulego Nazionalaren (ONPE) emaitzen plataformaren arabera.
Horien atzetik daude Carlos Alvarez umoregile eskuindarra (País Para Todos), % 8,99rekin; Ricardo Belmont enpresaria (Obras), % 8,84rekin; Alfonso Lopez Chau zentro-ezkertiarra (Ahora Nación), % 7,04rekin; eta Marisol Perez Tello zentrista (Primero la Gente), % 4,41ekin.
Bestalde, Roberto Sanchez (Juntos por el Peru) ezkertiarra bederatzigarren postuan dago, botoen % 3,61 eskuratuta; baina hauteslekuetan egindako inkesten arabera, emaitza askoz ere hobea izango omen du, hautagaiak babes handia duelako herrialdeko landa-eremuan, eta boto horiek oraindik zenbatzeke daude.
Dena den, igande honetan argitaratutako inkesten arabera, Fujimori izango da garailea, baina gainerako hautagaiekiko berdintsu.
Datu horien arabera, gaur egun Kongresuan ordezkaritza duten eta Presidentetzarako lehiatik kanpo geratuko liratekeen alderdiak hauek lirateke: Podemos Peru, Somos Peru, Alianza Para el Progreso, Avanza Pais eta Peru Libre.
Limako hainbat bozkalekutan hauteskunde-materiala berandu iritsi zen, eta horregatik iruzur salaketak izan dira. Hautesleku batzuek bost ordu berandu ireki zituzten mahaiak, eta 52.000 hauteslek ezin izan zuten botoa eman, 13 hauteslekutan. Hori dela eta, astelehen honetan bozkatzeko aukera eman dute barruti batzuetan.
27,3 milioi perutar baino gehiago zeuden hauteskundeetara deituta, etengabeko krisi politikoan azken 10 urteetako hamaikagarren presidentea aukeratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.