Bigarren itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fujimori eskuindarra eta Sanchez ezkertiarra, Peruko Presidentetza lortzeko lehian

27,3 milioi perutar baino gehiago daude botoa ematera deituta. Mende laurden gobernutik urrun eman ostean, fujimorismoa boterera itzuliko den ala ez erabakiko dute hauteskunde hauetan.

fujimori eta sanchez
Keiko Fujimori Peruko presidentegaia eta Roberto Sanchez hautagaia. Argazkia: EFE

Gaur, igandearekin, erabakiko dira Peruko Presidentetzarako hauteskundeak. Bigarren itzulian, Keiko Fujimori hautagai eskuindarra eta Roberto Sanchez hautagai ezkertiarra lehiatuko dira. Horietako bat izango da, hain zuzen ere, hamar urtean Peruk izango duen bederatzigarren presidentea.

27,3 milioi perutar baino gehiago daude botoa ematera deituta. Mende laurden gobernutik urrun eman ostean, fujimorismoa boterera itzuliko den ala ez erabakiko dute biharkoan.

Dilema dute, beraz, berriro ere perutarrek; izan ere, laugarren aldiz jarraian aukeratu behar dute, Alberto Fujimori (1990-2000) autokrata ohiaren alabaren eskutik, fujimorismora itzultzen diren ala Roberto Sanchezek eskaintzen duen alternatibaren alde egiten duten.

Aurreko hiru hauteskundeetan, fujimorismoaren kontrakoak gailendu dira pultsu horretan, eta Ollanta Humala nazionalista (2011-2016), Pedro Pablo Kuczynski eskuindarra (2016-2018) eta Castillo ezkertiarra nagusitu dira. Azken bi  hauteskundeetan, baina, 40.000 botoko alde estuarekin nagusitu dira fujimorismoaren kontrako hautagaiak.

Dirudienez, Fujimoriren eta Sanchezen arteko aldea oso estua izango da berriro.

Keiko Fujimorik agindu du bere aitaren politikak erabiliko dituela, herrialdearen hazkunde ekonomikoaren eta irekiera komertzialaren oinarriak ezarriz.

Roberto Sanchezek, bere aldetik, hitzeman du Castillo presidente ohia askatuko duela, nekazaritza guneetatik eta txiroenetatik iritsitako bere jarraitzaileentzako konponbide gisa. Izan ere, uste dute herrialdeko elite ekonomiko eta politikoek, Fujimori buru zutela, ez ziotela gobernatzen utzi.

Apirilean, hauteskundeen lehen itzulian, Fujimorik botoen % 17,19 lortu zituen; Sanchezek, % 12,03. Liman, hauteslekuak irekitzeko atzerapen handiak izan ziren, botoa emateko materialik ez zegoelako, eta Rafael Lopez Aliaga ultraeskuindarrak iruzurra salatu zuen, ebidentziarik gabe, 21.000 botoko aldeagatik bigarren itzulitik kanpo geratu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"

Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X