Peru
2023/12/07 - 13:20
Peruko Auzitegi Konstituzionalak eskatu du Fujimori "berehala" askatzeko
Halaber, Vicente Fernandez Tapia epaileari "gogor kargu hartzea" ebatzi du. Hain zuzen ere, berorri dagokio iragan astean Konstituzionalak onartutako kaleratze agindua gauzatzea. 25 urteko espetxe zigorra ari da betetzen Fujimori Barbadilloko kartzelan, gizateriaren aurkako delituengatik.
2023/12/06 - 12:14
Peru, Alberto Fujimori presidente ohia noiz askatuko zain
Auzitegi Konstituzionalak buruzagi izandakoa berehala askatzeko agindu zuen atzo, 2017an eman zioten indultua betearazita. Barrios Altos eta La Cantutan egindako sarraskiengatik 25 urteko kartzela zigorra jazo zuen Fujimorik, gizateriaren kontrako delituak egotzita.
2023/07/30 - 11:18
Istilu larriak Poliziaren eta manifestarien artean Perun, urtarrileko protestetan hildakoen omenaldian
Urtarrilaren 9an Peruko Gobernuaren aurka izandako martxan gutxienez 18 lagun hil ziren. Liman bildu dira biktimen senideak justizia eta Dina Boluarte presidentearen dimisio eske.
2023/07/29 - 13:03
Dina Boluarte presidentearen aurkako protesta handiak Perun, Independentziaren Egunaren ospakizunetan
Manifestariek Dina Boluarte presidentearen dimisioa eskatu dute, "Dina hiltzailea, herriak gaitzesten zaitu" oihupean. Bestalde, "adiskidetze handirako eta eztabaidarako deia" egin du Boluartek.
2023/07/20 - 10:55
Zortzi zauritu eta sei atxilotu Perun, Gobernuaren aurkako protestetan
Gobernuaren aurkako martxa Peruko Kongresuaren kanpoalderaino iritsi da Liman. Poliziarekin izandako liskarrek zortzi zauritu eta sei atxilotu utzi dituzte.
2023/07/02 - 12:32
Milaka pertsonak LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatu dituzte mundu osoan
Kolektibo horretako pertsonak iraintzen dituzten gorroto-diskurtsoen aurka, manifestazio jendetsuak egin dituzte hainbat lekutan, Harrotasun Egunarekin lotuta munduko hainbat hiritan antolatzen diren ekintzen baitan.
2023/05/23 - 11:29
9,2 koka tona atzeman dituzte Boliviako agintariek Andeetan
Agintari boliviarrek legez kontrako helburua zuten 795 koka pakete konfiskatu dituzte Andeetan; hots, 9,2 koka tona. Herrialdean inoiz egin den harrapaketa garrantzitsuenetakoa izan da, Eduardo Del Castillo ministroaren arabera.
2023/05/22 - 16:04
Kolonaurreko kulturako eliteko pertsonaia baten hilobia aurkitu dute Perun
Arkeologo talde batek duela 1.000 urte baino gehiagoko Chancay kulturako lider bat aurkitu du Lima iparraldean. Hobiak sei metroko sakonera eta zazpi metroko luzera eta zabalera ditu. Beste sei pertsonen gorpuzkiak eta garaiko ontziak ere aurkitu dituzte bertan.
2023/03/19 - 16:31
Lurrikara batek 14 hildako eta 400 zauritu utzi ditu Ekuadorren eta Perun
Lurrikararen ondorioz dozenaka eraikin kaltetu dira, batzuk behera etorri eta hildakoak izan dira, tartean hilabete gutxiko haur bat eta lau urteko neskato bat. Tsunami arriskua baztertu bada ere, sustoa gorputzetik kendu ezinik daude milaka pertsona.
2023/03/18 - 12:08
Peru alerta egoeran dago, 50 hildako utzi dituzten euriteen aurrean
Euriteen ondorioz, 50 pertsona hil dira, 8.000 zauritu, 50.000 kaltetu, 1.300 etxe suntsitu eta errepideetan 640 kilometrotan eragin dute.
2023/03/14 - 10:48
Kezka nagusi da Liman Yaku zikloiak eragin ditzakeen kalteengatik
Agintariek ohartarazi dute balizko prezipitazioek uholdeak eta kalte larriak eragin ditzaketela 10 milioi biztanleko hiri batean. Lima Peruko kostaldeko basamortuaren erdian dago eta ez dauka azpiegitura egokirik eurite handiei aurre egiteko.
2023/03/12 - 19:50
Gutxienez 6 hildako eta ehunka ebakuatu Perun, Yaku zikloiak eragindako uholdeen ondorioz
Ehunka lagun etxerik gabe geratu da eta, zenbait aldetan, salbamendu zerbitzuek helikopteroz atera behar izan dute harrapatuta zegoen jendea. Gobernuak larrialdi egoera ezarri du hainbat eskualdeetan.
2023/02/28 - 09:59
Peruk osasun-larrialdia ezarri du dengearen mehatxuari aurre egiteko
Denge kasuak mehatxu bihurtu dira Perun, eta gobernuak osasun-larrialdia ezartzea erabaki du 90 egunez 13 eskualdetako 59 barrutitan. Helburua gaixotasunaren agerraldi baten aurrean "kontrol esku-hartzeak areagotu eta bizkortzea" da.
2023/01/30 - 14:13
Hauteskundeak aurreratzea helburu, Konstituzioa erreformatuko duela iragarri du Boluartek
Kongresuak gaur bozkatuko du berriro bozak aurreratu ala ez, eta ingurumari horretan, presioa egin nahi izan du Peruko presidenteak bi erreforma onartuko dituela iragarrita.
2023/01/22 - 10:11
Polizia Limako unibertsitatean indarrez sartu da, eta 200 pertsonatik gora atxilotu ditu
Limako Hartzearen barruan, unibertsitatean giltzapetu ziren manifestariak duela hiru egun (gehienak, ikasleak dira), Dina Boluarte presidentearen aurkako protestatan. Boluarteren dimisioa eskatzen dute manifestariek.
2023/01/21 - 13:31
60 pertsona hil dira Peruko protestetan, Punon beste biktima bat zenbatu ondoren
Dina Boluarte presidentearen kargu uztea, Kongresuaren itxiera, hauteskunde orokorretarako aurtengo deialdia eta batzar eratzailea eskatzen dituzte protesten bidez.
2023/01/20 - 09:58
Peru osotik etorritako milaka manifestarik Boluarteren dimisioa eskatu dute Liman
Herrialdeko hainbat tokitatik etorritako milaka perutar bildu dira hiriburuan "Limako hartualdian". Dina Boluarte presidentearen dimisioa eta Kongresuaren itxiera eskatzen dute manifestariek.
2023/01/15 - 12:26
Peruk larrialdi-egoera ezarri du Liman eta beste hainbat probintziatan, protestak geldiarazteko helburuz
Neurria gaur bertan sartuko da indarrean eta 30 egunez luzatuko da. Gainera, gobernuak etxeratze-agindua ezarri du Punon hamar egunez, 20:00etatik 04:00etara.
2023/01/12 - 10:41
Manifestari bat hil da Cuzcon, eta guztira 48 dira hildakoak
Bitartean, Juliaca hiria doluz jantzi da astelehenean hildako 17 manifestariei egindako omenaldi publiko eta masibo batean. Hau izan da joan den hilean protestak piztu zirenetik egunik odoltsuena.
2023/01/11 - 11:29
Boluarte ikertuko du Peruko Fiskaltzak genozidioagatik
Iazko abenduan eta hilabete honetan Perun izandako protestetan "genozidio, homizidio eta lesio larrien delituak" egon daitezkeela uste du Fiskaltzak, eta horien erantzuleetako bat Dina Boluarte presidentea izan daitekeela.