peru
Gorde
Kendu nire zerrendatik

60 pertsona hil dira Peruko protestetan, Punon beste biktima bat zenbatu ondoren

Dina Boluarte presidentearen kargu uztea, Kongresuaren itxiera, hauteskunde orokorretarako aurtengo deialdia eta batzar eratzailea eskatzen dituzte protesten bidez.
Manifestariak, Lima hirian. Argazkia: EFE
Manifestariak, Lima hirian. Argazkia: EFE

Hegoaldeko Puno eskualdean hildako gizon baten ondorioz, 60 pertsona hil dira ostiral honetan Perun abenduan hasi ziren gobernuaren aurkako manifestazioetan, osasun iturriek jakitera eman dutenez.

Puno Eskualdeko Osasun Zuzendaritzak (Diresa) sare sozialetan adierazi duenez, 62 urteko gizon bat hil zen shock hipobolemiko batek jota, anbulantzian Puno eskualdeko ospitalera zeramaten bitartean.

Ospitalean 46 urteko beste gizon bat ere artatu zuten, sabelaldean jaurtigaiek eragindako zauri batengatik, bai eta haustirak, zauriak eta kontusioak zituzten beste sei pertsona ere.

Egun osoan zehar mobilizazioak izan ziren Ilaven, eta Polizia Nazionaleko agenteek errefortzuak eskatu zituzten gauean, El Collao probintziako hiriko polizia etxea hartzen saiatu zirela ikusita, tokiko komunikabideek jakinarazi zutenez.

Punoko Diresa erakundeak horri buruz adierazi zuenez, Ilaveko ospitaleko langileak eta El Collao Osasun Sareko beste 46 osasun zentro "alerta gorenean daude herritarrei arreta egokia emateko".

Protestek Dina Boluarte presidentearen ukoa, Kongresuaren itxiera, hauteskunde orokorretarako aurtengo deialdia eta batzar eratzailea eskatzen dituzte.

Iragarkia
peru lima protesta
18:00 - 20:00

EBk indarkeria eta segurtasun indarrek "indarra neurriz kanpo erabiltzea" gaitzetsi ditu

Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak Peruko segurtasun indarren indarkeria eta "indarra neurriz kanpo erabiltzea" gaitzetsi ditu.

"Zuzenbide Estatua errespetatzen duen protesta sozial baketsua zilegi da gizarte demokratiko batean. EBk indarkeria ekintzak gaitzesten ditu berriro, baita segurtasun indarrek indarra neurriz kanpo erabiltzea ere", adierazi du Borrellek zuzentzen duen sailak ohar batean.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X