Plus Ultra kasua

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk Plus Ultrako akziodun baten komunikazioak nola lortu zituen argitzeko eskatu du Zapaterok

Abokatuaren esanetan, AEBren eta Espainiaren arteko informazio-trukeak "arrazoizko zalantzak" sortzen ditu berme juridikoiei dagokienez.

(Foto de ARCHIVO)

El expresidente del Gobierno José Luis Rodríguez Zapatero comparece ante la Comisión de Investigación sobre el ‘caso Koldo’, en el Senado, a 2 de marzo de 2026, en Madrid (España). Zapatero ha sido citado por el Partido Popular para dar explicaciones sobre el rescate financiero público a la aerolínea Plus Ultra, por ello el PP ha pedido las declaraciones de IRPF desde que el socialista fue presidente, su declaración de bienes y propiedades, tanto en España como en el extranjero, y copia de las comunicaciones con las autoridades venezolanas por el rescate de la compañía Plus Ultra.



Eduardo Parra / Europa Press

02/3/2026

Jose Luis Rodriguez Zapatero, artxiboko irudia. Argazkia: EuropaPress

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak AEBk Rodolfo Reyes Plus Ultrako akziodunaren komunikazioak "nola" jaso zituen argitzea eskatu du. Izan ere, mezu horiek gako izan dira buruzagi ohi sozialista Auzitegi Nazionalean inputatzeko.

Idazki batean, Victor Moreno Catena Zapateroren abokatuak "arrazoizko zalantzak" azaldu ditu komunikazio benetakoak ote diren. Horrekin batera, zalantzan jarri du mezuak nola lortu, irauli, zaindu eta eskuratu dituzten, baita polizia-organoen artean informazio hori nola trukatu den ere, "esku-hartze judizial ezagunik gabe".

Hori dela eta, Plus Ultra auziko instruktore Jose Luis Calama epaileari eskatu dio zabal dezala AEBko agintariei aste honetan egindako nazioarteko lankidetza juridikorako eskaera, komunikazio horiek "Espainiako prozesu penalean frogabide gisa" erabiltzeko baimena eman dezaten, eta ez bakarrik instrukzio fasean dagoen ikerketa bitarteko gisa.

Epaileak, defentsen baliogabetasun-eskaerei aurrea hartuta, urrats hori eman zuen balizko epaiketa batean mezu-truke horiek "balio dutela" bermatzeko.

Zapateroren defentsak mahai gainean jarri ditu "defentsa-eskubidea gauzatzeko baldintzei buruzko zalantza legitimoak eta zailtasun larriak", Venezuelako enpresariaren komunikazioak lortzeak eragin zuen polizia-jarduerari buruzko "ia informaziorik eman ez baita".

Homeland Security Investigations (HSI) AEBko agentziak Polizia Nazionalaren Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalaren Unitate Zentralari (UDEF) bidali zizkion WhatsAppeko mezuak joan den martxoan, AEBko gobernu-agentzia horrek 2021ean "hasiera batean kontrabandora bideratutako" esku-hartze batean lortu eta bost urtera.

Epailearen autoaren arabera, HSIk uste zuen material horrek "garrantzia" izan zezakeela Plus Ultra kasuari buruzko Espainiako ikerketarako, baina defentsak azpimarratu du ez duela "horri buruzko dokumentaziorik ezta informaziorik ere".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Chivite: "Inork zerbait egin badu, ordain dezala, baina ez naiz ni izango"

Maria Chivite Nafarroako lehendakaria Guardia Zibilak Santos Cerdani buruz egindako azken txostenaren inguruan aritu da Parlamentuan, UPNk eskatuta, eta hau esan du: "Zenbat eta gehiago ikertu, zenbat eta gehiago aurreratu auzitegietan, are argiago dago ez dagoela ezertxo ere nire aurka". "Gobernu honek txosten horrekin lotuta izan duen esku-hartze bakarra izan da Justiziarekin lankidetzan aritzea, informazioa emateko eta ikerketan laguntzeko. Gainerako guztia nire aurkako sorgin-ehiza estrategia baten parte da, ez Gorenak ez UCOk beren ikerketa eta erabakiekin berresten ez dutena, ez baitago ezer", azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X