Kongresuaren gehiengoak ez du onartu Bardeako jarduera militarra bertan behera uztea
EH Bilduk, EAJk, Podemosek eta Sumarrek legez besteko proposamen bat eraman dute Behe Ganberara, bertan behera uzteko eta ingurua birmoldatzeko plan bat ezartzeko.
Bardeako Tiro eta Bonbardaketa Eremua, artxiboko irudia.
Kongresuko bozeramaile gehienak EH Bilduk, EAJk, Podemosek eta Sumarrek bultzatutako legez besteko proposamen baten aurka agertu dira asteazken honetan; testuak Bardeako Tiro eta Bonbardaketa Eremuko jarduera militarra bertan behera uztea eskatzen zuen.
Ekimenarekin, inbestidurako bazkideek bilatzen zuten eremuaren errentamendu-kontratua ez berritzea (2028an amaituko da), esparruaren Defentsarako Lehentasunezko Intereseko Eremu izendapena indargabetzea eta ingurua birmoldatzeko plan bat ezartzea.
PSOEko Caridad Rives diputatuak "gerrari ez" mezua babestu duen arren, horrek "defentsari uko egitea" ez dakarrela azaldu du. Hala, "inoiz behar ez arren indar armaturik onenak edukitzeko" beharra azpimarratu du, eta esparruak ingurumenari kalterik ez diola egiten uste du.
Isabel Pozueta EH Bilduren diputatuak salatu duenez, Bardeako kasua frankismoaren "nahitaezko errentamendua" izan zen, eta gaur egun arte jarraitu du "Nafarroako gizartea definitzen duten biodibertsitatearen defentsaren balioekin bateraezina den" jarduerarekin.
Maribel Vaquero EAJren Behe Ganberako bozeramailearen arabera, "Nafarroako gizartearen zati handi batek" inguru horretako jarduera militarra amaitzea nahi du, eta ingurunea "osorik" parke natural izatea 2028tik aurrera.
"Diktadura frankista betean, Nafarroako zati bat bonbardaketarako gune militar bihurtzea erabaki zen", azpimarratu du Lander Martinez Sumarren parlamentariak, eta tokiko bizilagunek alternatiba ekonomiko bat izateko "eskubidea" dutela gaineratu du.
Baina euren argudioek ez dute PSOE konbentzitu, are gutxiago PP, UPN eta Vox.
UPNk proposamena aurkeztu dutenen "hipokrisia" kritikatu du
Carlos Garcia Adanero PPren diputatuaren ustez, esparrua "funtsezkoa" da indar armatuen entrenamendurako, eta ekimena bultzatu dutenek Armada "gorroto" dutela esan du, ez inguru horretan egiten duen jardueragatik, baizik eta "espainiarra izateagatik".
Bestalde, Alberto Catalan UPNren diputatuak proposamena egin duten alderdien "hipokrisia" kritikatu du; izan ere, haren ustez, EH Bilduk onartu egiten ditu Bardeagatik dagozkien errentei gobernatzen duten udalerrietan, Sumar gastu militarra handitu duen gobernu baten parte da eta EAJk armagintza "babesten" du Euskadin.
Francisco Jose Alcaraz Voxen diputatuaren hitzetan, "Armada Nafarroatik kanporatzeko" eta Espainiaren segurtasunerako azpiegitura "kritikoa" desegiteko ekimena izan da gaur aurkeztutakoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez aukeratu dituzte Sumarren buruzagi berriak, % 95,92ko babesarekin
Martinez Barbero Kongresuko bozeramailea da eta Martinez, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria. Hala, erreleboa hartu diote Lara Hernandezi, hark alderdia utzi ostean.
Donosti Cupen epaile lanetan ari zen ertzain batek eskoltatuta utzi du zelaia, jokalarien eta ikusleen jazarpenagatik
Epaileak partida bat behar baino lehen amaitu nahi zuen, jokalarien jokabidea bortitzegie zela iritzita, eta horrek jokalarien eta ikusleen haserrea piztu zuen. Donosti Cupeko antolatzaileek esan dutenez, "horrelako jokabideek ez dute lekurik gure txapelketan".
Pedraz epaileak Sanchezen kabineteburu eta Correoseko presidente ohia inputatu du Leire auzian
Epaileak argitu egin nahi du Serranok ikerketa judizialak oztopatzeko egindako ustezko ekintza batzuetan izandako parte-hartzea. Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 26ko bilera bat eta Leire Diezekin izandako elkarrizketak daude, besteak beste, aztertutako jardueren artean.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Jaurlaritzak uste du Feijoo Espainiako gobernuburu izatea "langileentzat arriskutsua" dela
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Correoseko presidente ohiak Leire Diezi kargu bat eman ziola uste du UCOk
UCOren arabera, Juan Manuel Serranok parte-hartze aktiboa izan zuen ikertutako gertakarietan, "bai SEPIren enpresa-eremuan etekinak lortzearekin lotuta, bai PSOEko kide jakin batzuen zein Espainiako Gobernuaren interesen defentsarekin lotuta".
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.