Sanchezek gobernuan jarraituko duela adierazi du, Feijook dimititzeko eskatu dion arren
Asteazken honetan egin den Kongresuko kontrol-saioan, Feijook dimisioa emateko eta "zabor-aldia ez luzarazteko" eskatu dio Sanchezi. EH Bilduk, bestalde, legealdiarekin jarraitzearen alde egin du, baina "paralisi" egoeratik irteteko eskatu dio.
Pedro Sanchez, asteazken honetako kontrol-saioan. ARGAZKIA: EFE.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, asteazken honetan, berriz adierazi du Konstituzioak ezartzen duen epea bete egingo duela eta datorren urtera arte ez dituela hauteskundeak deituko. Adierazpen horrekin, Alberto Nuñez Feijoo PPren buruzagiak egindako dimisio eskaerari erantzun dio Sanchezek.
Gobernuaren kontrolerako saioan, Sanchezek eta Feijook ustelkeria aurpegiratu diote elkarri. Hala, oposizioaren liderrak Leire Diez militante sozialista ohiaren agendetako "P. S." inizialekin identifikatu du PSOEko burua, eta gobernuburuak erantzun dio "sigletan jolastu" nahi badu galdetu dezala aurrena nor den "M. Rajoy".
Feijook "Estatuko delinkuentzia" praktikatzea leporatu dio Sanchezi, "dena estaltzeko", eta esan du presidentea historiara pasatuko dela demokrazia osoko "induktore, finantzatzaile eta ustelkeria kasu larrienaren onuradun" gisa, nahiz eta "bere gestapotxoa" ez den herri-gomutan geratuko "trebetasunagatik eta arrakastengatik": "Noiz arte luzatuko duzu zabor-aldi hau, espainiarrei hitza eman aurretik?", galdetu dio.
Erantzunean, Gobernuko presidenteak adierazi du berak bere "akatsak" onartu egiten dituela, baina ez duela "inoiz " onartuko Punica, Gurtel eta Kitchen auzien ardura izan duen alderdiaren "hipokrisia". Are gehiago, Feijook Marcial Dorado narkotrafikatzailearekin egindako argazkia aipatu du.
EH Bildu, Sanchezi leial
Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramaileak Gobernuko presidenteari leial eutsi dio, baina ohartarazi dio "bizirauteari eusteak" porrota ekarriko diola. Halaber, eskatu dio "paralisi egoerarekin" amaitzeko eta "agenda soziala eta plurinazionalari" heldu diezaiola berriz.
Aizpuruak aitortu duenez, Gobernuak eta legealdiak "une zaila bizi dute": "Larria iruditzen zaigu zure alderdiaren inguruko ustezko praktikei buruz zabaltzen ari den informazioa. Dena argitu beharko duzu eta edozein ustelkeria motaren aurrean beharrezkoak diren erantzukizunak argitzeko eskatuko dizugu", esan du.
EH Bilduren Espainiarako bozeramaileak ez du legegintzaldia amaitutzat eman, ez baitu nahi ultraeskuina Gobernura iristen lagundu, baina uste du Sanchezek pausoak ematen hasi behar duela.
Gobernuko buruak erantzun dio PSOEk "irmo" jokatu duela ustelkeriaren aurrean, eta ziurtatu du hala jokatuko duela alderdiari eta Gobernuari buruz "zabaltzen ari diren maltzurkerien eta gezurren aurrean".
Gainera, esan du bere "Gobernua deserosoa" dela Espainiako "eliteentzat" eta"munduko gobernu boteretsuentzat" hark ezarri dituen hainbat neurri direla eta, tartean, lan-erreforma, lanbidearteko gutxieneko soldata igotzea eta Gazako genozidioa gaitzestea: "PPn eta Voxen ordezkariei esaten diet gobernura herritarren botoekin iristen dela, eta ez aurkitzen saiatzen ari diren lasterbideen bidez", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.