Trafiko-murrizketa ugari Bilbon, Vuelta dela eta
Trafiko murrizketa nabarienak Enekuri-Artxanda errepidean, Diego Lopez de Haro kalean, Sabino Aranan eta Euskalduna zubian izango dira.
Vuelta, 2016an, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE.
Bilbok Espainiako Itzuliaren 3. etapa hartuko du gaur. San Mamesetik abiatuko da 13:30ean eta Diego Lopez de Haron amaituko da, 17:30ean.
Etapak trafiko murrizketak eragin ditu bezperatik. Izan ere, asteartean, muntaketa-lanak hasi dira San Mames inguruan, 09:00etatik aurrera. Athleticen partidek izaten duten antzeko eragina izan du trafikoan.
Horrenbestez, Udalak gomendatu du auto pribatua ez erabiltzea, aukerarik egokiena metroa eta trena hartzea delakoan. Izan ere, Bilbobus eta Bizkaibusen ibilbideetan ere mozketak izango dira, baita Euskalduna eta Basurtu arteko tranbia-ibildibeetan ere. Ibilbideak aldatzearekin batera, beraz, ohiko geltokiak mugituko dira.
Halaber, murrizketak izan diren eremuetako garajeetan sartu-irtenak egiteko aldaketak izango dira, bai eta irteerako eta helmugako inguruneetan aparkatzeko erreserbak ere.
Errepide-mozketa nagusiak
Lasterketaren egunean, 06:30 eta 21:00 bitartean Sabino Arana, Abandoibarra eta Kale Nagusiko trafikoa mugatuta egongo da. Hala, 07:00etatik aurrera Kale Nagusirako sarbidea itxita egongo da Jesusen Bihotza eta Moyua artean, baita Anselmo Clave pasealekua eta Kale Nagusirako zeharkaleak ere.
Hala ere, Iparragirre kaleak zeharkako zirkulazioa izango du.
Bestalde, 09:00etatik aurrera eta ekitaldiaren amaierara arte, Euskalduna zubian ez da trafikorik izango, antolatzaileen eta Udal-operatiboko ibilgailuak izan ezik. Gainera, tunel garrantzitsuenak ere, Artxanda, Salve eta Ugasko, itxi egingo dira, bi noranzkoetan, gutxienez lasterketa hasi baino ordubete lehenago.
Ez dago jakiterik noiz irekiko dituzten, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren esku egongo baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera