Zirkulazioa bere onera etorri da AP-8 autobidean Galdakaon, Bilborako noranzkoan
Istripu bat izan da 09:30 aldera, bi autok talka egin dutenean. Horietako bat irauli egin da, eta bertaratutako larrialdi-zerbitzuek errepidea erabat itxi behar izan dute hasiera batean. Bestalde, BI-2405 errepidea itxi dute Mendexan, bi noranzkoetan, arbola bat erori baita bertan galtzadara.
AP-8 autobidea itxi behar izan dute Galdakaon, Bilborako noranzkoan. Argazkia: Trafikoa
Bi pertsona zautiru dira larunbat goizean AP-8 autobidean, Galdakaon, Kortederra auzoan, Bilborako noranzkoan, bi autok talka eginda. Errepidea erabat itxi behar izan dute tarte batean, eta, ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan. Dena dela, ibilgailuen zirkulazioak ohiko martxa berreskuratu du eguerdirako, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripua 09:30 aldera jazo da, bi autok talka egin dutenean. Horietako bat irauli egin da, eta larrialdietarako zerbitzuek errepidea itxi behar izan dute tarte batean, Bilborako noranzkoan, baina errei bat ireki dute handik gutxira.
Bi pertsona harrapatuta geratu dira istripua izan duen ibilgailuetako batean. Suhiltzaileek atera ostean, anbulantziaz eraman dituzte ospitalera. Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan.
Bestalde, BI-2405 errepidea itxi dute, bi noranzkoetan, Mendexan (Bizkaia), arbola bat erori baita bertan galtzadara.
Segurtasun Sailak kontuz ibiltzeko gomendatu die gidariei; izan ere, luiziak izan dira eta arbola batzuk errepidera erori dira denboralearen ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
ETS taldeko buru Iñigo Etxezarreta izango da pregoilaria Andre Maria Zuriaren jaietan
Gasteizko Udalak nabarmendu du “musikari, euskarari eta kulturari egindako ekarpena”.
Espetxera bidali dute, behin-behinean eta fidantzarik gabe, emaztea hiltzeagatik Arguedasen atxilotu zuten gizonezkoa
Epaileak erabaki hori hartu du ihes egiteko arriskua handia delako, besteak beste, hilketa delituagatik 25 urtera arteko espetxe zigorra ezarri ahal delako.
Ertzaintzak 71 urteko gizon bat atxilotu du Azpeitian, haur-pornografiako 110.000 artxibo informatiko zituelako
Ikerketan baieztatu egin dute atxilotuak aurrekariak zituela halako delituengatik, 2011n eta 2014an ere atxilotu zuten.
19 atxilotu Bilbon eta Donostian, migratzaileak dokumentu faltsuekin erregularizatzeko gestoria-sare batean
Desegindako sareak 5.000 eta 10.000 euro artean kobratzen zien migratzaileei eta lau gestoria daude tartean: bat, Gipuzkoan, eta gainerakoak, Bizkaian. Atxiloketak duela bi aste inguru egin zituzten, migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesua baino lehen hasitako operazio baten baitan.
Europako kontsumitzaileek Google, Meta eta TikTok salatu dituzte Europako Batzordearen aurrean, finantza-iruzurrak iragartzeagatik
Salaketa Europako hamahiru herrialdetako teknologien publizitate-politika aztertu eta 2025eko abendutik 2026ko martxora bitartean ia iruzurrezko 900 iragarki atzeman ondoren etorri da. Salatzen dutenez, iragarkiak ez ezabatzeaz gain, konpainiek ez dute irmo jokatzen iruzur-mota horren berri ematen zaienean.
Albiste izango dira: Beroa heldu da; Zapatero, ikerketapean, eta tentsioa, Kuban
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Auto-ilarak N-1 errepidean, Ordizian, kamioi batek matxura izan duelako
Auto-ilarek Gasteizerako noranzkoan dute eragina. Matxuratutako ibilgailua zirkulazio-arazoak eragiten ari da errepidean.
Azala ez da eguzkitara “moldatzen”: mito faltsuak, dermatologoek gezurtatuta
Begoña Ramos dermatologoak eguzkiaren inguruko mito faltsuez ohartarazi du, eta larruazala eguzkitik babesteko eta epe luzean kalteak prebenitzeko gakoak eman dizkigu.
Azokak eta landare hazitegiak jendez beteta, udako ereite sasoiari ekiteko
Neguko eta udako baratze arteko zubia izaten da maiatza; azken ilarrak, azak eta babak jaso ondoren, udako barazkiak landatzeko hilabetea izaten da. Ohi baino beranduago, baina eguzkia atera orduko, jendetza inguratu da azoka eta landare hazitegietara, baratzerako hazi bila.
Medikuek mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute, Ministerioa negoziatzera eseri ezean
Laugarren greba astean daude medikuak. Lan-baldintza hobeak eskatzen dituzte eta protestan jarraitzeko asmoa dute konponbidea topatu arte. Ez dute greba mugagabea egitea baztertzen.