Albiste izango dira: Beroa heldu da; Zapatero, ikerketapean, eta tentsioa, Kuban
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Beroa, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Beroa heldu da: Uda sasoiko tenperaturak espero dira gaur Euskal Herri luze-zabalean. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi argia eta beroa iragarri du, eta tenperatura maximoak 30-35 graduren bueltan geldituko dira.
- Zapatero, ikerketapean: Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu ohiaren inputazioaren ondotik, PPk ez du baztertzen zentsura-mozioa aurkeztea, baina Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten bazkideei "pausoa emateko" eskatu die.
- Tentsioa, Kuban: Ameriketako Estatu Batuek Raul Castro Kubako presidente ohia inputatu du, 1996an bi hegazkin eraitsi eta eraso horretan lau pertsona hiltzeagatik. AEBk Raul Castro homizidioagatik inputatu izanak bi herrialdeen arteko tentsio diplomatikoa tenkatu eta esku-hartze militar baten mamua astindu du.