Azala ez da eguzkitara “moldatzen”: mito faltsuak, dermatologoek gezurtatuta
Begoña Ramos dermatologoak eguzkiaren inguruko mito faltsuez ohartarazi du, eta larruazala eguzkitik babesteko eta epe luzean kalteak prebenitzeko gakoak eman dizkigu.
Beltzarantzea ez da osasunaren seinale, larruazalak eguzkiak eragindako kaltearen aurrean duen defentsa-erantzuna baizik. Hori ohartarazi dute dermatologoek sare sozialetan zabaldu diren mito eta joeren inguruan; tartean, beltzarantzeak babes naturala sortzen duela dioen uste faltsuaz.
Adituen arabera, larruazala eguzkitara “moldatu” egiten dela dioen ideiak ez du oinarri zientifikorik, eta arriskutsua izan daiteke.
Begoña Ramos Osakidetzako Urdulizko Ospitaleko dermatologoak azaldu duenez, “melaninaren sintesiak eguzkiaren aurrean nolabaiteko babesa ematen digu, baina hori ezin da eguzki-babeserako metodo gisa erabili, arriskutsua izan daitekeelako”.
Espezialistaren esanetan, beltzarantzea larruazalak erradiazio ultramore nahikoa jaso duenean agertzen da, defentsa-mekanismoak aktibatzeko. “Eguzkitara ohitzeak zelulak kaltetzen ditu, eta horrek ondorioak ditu gero”, azpimarratu du.
Hamar lagunetik hiruk baino ez dute egunero eguzki-babesa erabiltzen, eta % 38k beltzarantzea osasunarekin eta edertasunarekin lotzen dute.
Ondorio horiek ez dira beti berehala agertzen. Eguzkiak eragindako kaltea metatu egiten da, eta urte batzuk geroago fotozahartzea, orbanak zein azaleko minbizia eragin ditzake. “DNAn eragiten duen kaltea ez da ikusten, baina hor dago, egon”, gogorarazi du Ramosek.
Adituen kezka bat dator Heliocare behatokiaren datuekin. Erakunde dermatologikoek eta minbiziaren aurkako elkarteek babestutako azterlanaren arabera, herritarren % 97 daude eguzkiaren arriskuen jakitun, baina hamar lagunetik hiruk baino ez dute egunero babesa erabiltzen.
Gainera, % 38k beltzarantzea osasunarekin eta edertasunarekin lotzen dute, eta % 42k erabiltzen dute eguzki-krema behar bezala.
Dermatologoek melanotandun beltzarantzeko sudurreko espraiez eta sun tattooez ohartarazten dute
Dermatologoek sare sozialetan zabaldu diren beste joera batzuk arroskutsuak direla ohartarazi dute, hala nola melanotana duten sudur bidezko beltzarantze-espraiak —baimendu gabeko substantziak— eta sun tattoo markak. Azken horiek eguzkiaren esposizio desorekatuaren bidez eratzen dira, eta larruazalean erredurak eragiten dituzte.
Prebentzioa da oraindik ere tresnarik eraginkorrena
Adituek gomendatzen dute eguzkia saihestea 12:00etatik 16:00etara, SPF 30 edo handiagoko babes-faktorea erabiltzea, krema bi ordutik behin berriz ematea eta babes hori txano, eguzkitako betaurreko eta arropa egokiarekin osatzea.
Gainera, arreta berezia jarri behar zaie haurrei. Izan ere, zazpi urte bete aurretik jasandako eguzki-erredurek lotura zuzena dute helduaroan melanoma garatzeko arrisku handiagoarekin.
Horregatik, Ramosek azpimarratu du haurren kasuan bereziki garrantzitsua dela babesik gabeko esposizio luzeak saihestea.
Espainian urtero 6.800 melanoma kasu baino gehiago diagnostikatzen dira, eta azaleko minbizirik erasokorrenetako bat da. Hala ere, adituek gogorarazi dute kasu horietako asko prebenitu egin daitezkeela fotobabes-ohitura egokiekin.
Dena dela, eguzkiak baditu ondorio onuragarriak ere: D bitaminaren sintesian laguntzen du, gogo-aldartea hobetzen du eta tratamendu mediko batzuetan ere erabiltzen da. Arazoa esposizioa gehiegizkoa denean dator, larruazalak pilatutako kaltea konpontzeko duen gaitasuna gainditzen denean.
Horregatik, dermatologoek argi dute mezua: gakoa ez da eguzkia erabat saihestea, harekin harreman arduratsua izatea baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean, eta Harrera Sareak adierazi duenez, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".
Esako urtegian aurkitutako gizon zatikatuaren hilketaren ustezko egilea espetxeratu dute
Biktimaren eta susmagarriaren etxebizitzan aurkitutako ebidentziek, segurtasun-kamerek hartutako irudien analisiarekin batera, krimenaren kronologia ezartzea eta susmagarri nagusia atxilotzea ahalbidetu dute.
Medikuek urriaren 28an hasiko dute greba mugagabea
Euskadiko Medikuen Sindikatua sartuta dagoen Greba Batzordeak Estatutu Markoaren aurka borrokatzeko greba mugagabea iragarri du. Horrekin batera, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, beste bost greba egun egitera deituta daude Osakidetzako langileak, urritik abendura bitartean.
Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.
PISAko emaitza txarren gakoak sakon eta denboraz aztertu behar direla diote adituek
Ostiral honetan EAEko 900 ikastetxetako ordezkariekin bildu aurretik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua aditu talde batekin bildu da gaur arratsaldean, hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko. Horietako batek, Junkal Gutierrezek, azaldu du ez dagoela faktore bakar bat PISA txostenak erakutsitako emaitza txarrak azaltzen dituena, eta askotarikoak izan daitezkeela.
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.
Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Beasainen droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta
Senpere auzoko eraikin bat hustu dute, eta atxilotuez gain, 12 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Agenteek kokaina, speeda eta saltzeko prest zegoen haxixa atzeman dituzte, besteak beste, baita garaje eta trastelekuetan lapurtutako hainbat objektu ere.