Europako kontsumitzaileek Google, Meta eta TikTok salatu dituzte Europako Batzordearen aurrean, finantza-iruzurrak iragartzeagatik
Salaketa Europako hamahiru herrialdetako teknologien publizitate-politika aztertu eta 2025eko abendutik 2026ko martxora bitartean ia iruzurrezko 900 iragarki atzeman ondoren etorri da. Salatzen dutenez, iragarkiak ez ezabatzeaz gain, konpainiek ez dute irmo jokatzen iruzur-mota horren berri ematen zaienean.
Europako 30 kontsumitzaile-erakundek Google, Meta eta TikTok salatu dituzte ostegun honetan Europako Batzordearen aurrean, euren plataformetan agertzen diren iruzur finantzarioei aurre egiteko orduan "porrot" egin dutelako.
Salaketa Europako hamahiru herrialdetako teknologien publizitate-politika aztertu eta 2025eko abendutik 2026ko martxora bitartean iruzurrezko ia 900 iragarki atzeman ondoren etorri da, Kontsumitzaileen Europako Elkarteak (BEUC) ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Horren berri izan ondoren, Googlek enpresaren aurrean salatutako iragarkien % 60 ezabatu zituen; Metak, % 43, eta TikTokek, % 23, BEUCek adierazi zuenez, eta 29 erakunderekin batera —horien artean, Espainiako ASUFIN eta CECU— konpainiei EBko zerbitzu digitalen legea urratzea leporatzen diete.
"Meta, TikTokek eta Googlek iruzurrezko iragarkiak modu proaktiboan ez ezabatzeaz gain, ez dute behar bezain irmo jokatzen horrelako iruzurren berri ematen zaienean", esan du Agustí Reyna BEUCen zuzendari nagusiak.
Horregatik, hiru konpainien publizitate-politika ikertzeko eskatu diete Europako Batzordeari eta agintari nazionalei, eta isunak jartzeko, betebeharrak "betetzen ez badituzte".
"Funtsezkoa da Meta, TikTok eta Googleri erantzukizunak eskatzea. Beren plataformetan agertzen diren iruzur finantzarioen aurkako neurririk hartzen ez badute, iruzurgileek Europako milioika kontsumitzailerengana iristen jarraituko dute egunero, eta horrek iruzurraren ondorioz pertsonak ehunka edo milaka euro galtzeko arriskuan jartzen ditu", gaineratu du Reynak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak