Zuhaitz eroriak, lur-jausiak eta ur-putzuak EAEko errepideetan, denboralearen ondorioz
Bigarren mailako errepide askotan, luizi txikiak izan dira eta ur-putzuak sortu dira nonahi. Legution, Kanpezun eta Astegietan ur putzu handiak daudela ohartarazi du Ertzaintzak, eta N-634 errepidean kontuz gidatzea gomendatu du, luizi batek arazoak sortu dituelako zirkulazioan, Zarautz eta Getaria artean.
Haizeak zuhaitzak bota ditu Getxon. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Haize eta euri denboralea tarteko, gorabeherak izan dira EAEko errepideetan, gehienak bigarren mailakoetan.
Bizkaian, BI-2405 errepidea (Berriatua eta Lekeitio lotzen dituena) erabat itxita egon da Mendexan, arbola bat eta argindar sarearen zati bat bidera jausi baitira, Segurtasun Sailak EITBri jakinarazi dionez. Arratsaldean, baina, berriro ireki dute errepide hori.
Ezbehar horren ondorioz, gainera, Lekeition telefonia finko barik egon dira goiz osoan.
Hain justu, Bizkaiko Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, azken orduotan 53 esku-hartze egin dituzte. Gehienak, 36, atzoko 15:00etatik gaurko 09:00ak arte egin dituzte, eta gainerakoak, gaur goizean. Haizeak eragindako kalteengatik eraikinak egonkortu dituzte Muskizen eta Sondikan, eta jausitako arbolak kendu dituzte Getxon, Sopuertan, Artzentalesen, Nabarnizen, Ondarroan eta Sondikan.
Neguko bidezaintza plana indarrean da Araban
Arabako Aldundiak indarrean du neguko bidezaintza plana, eguraldiaren iragarpena ikusita. Toki askotan ur putzu handiak sortu dira; besteak beste, A-2620 errepidean, Legution. Arratsaldeko 16:45ean itxita zegoen aipatu errepidea.
Suhiltzaileek, gainera, hainbat irteera egin dituzte egunean zehar. Agurainen, adibidez, ibaiak gainez egin du Apategi kalean.
Laudioko suhiltzaileak, bestalde, Isardio auzoan izan dira baserri askotako sarbidea oztopatzen ari ziren zuhaitzak bidetik kentzen. Baias ibaiak ere gainez egin du Mimbredon.
Hogei bat gorabehera, Gipuzkoan
Gipuzkoako Suhiltzaileak ere buru-belarri aritu dira lanean, denboraleak eragindako gorabeherei erantzuteko. Errepideetara eroritako zuhaitz eta adarrek eman diete lanik handiena, Aldundiak jakinarazi duenez.
Gipuzkoako bigarren mailako errepideetan, luizi txikiak izan dira goizean, hala nola GI-3411 errepidean, Hernialde parean, eta GI-3620an, Altzon. Halaber, GI-2634 errepidean, Albizturren, ur-putzuak sortu direla ohartarazi du Trafiko Zuzendaritzak. Azpeitian, GI-631 errepidean, ur-putzu handi bat sortu da Ikazberriko biribilgunean, nahiz eta arratsalderako garbi zegoen erepidea.
Errepideen egoera, arratsaldean
16:30ean, Ertzaintzak arretaz gidatzeko aholkua eman die Legutio, Kanpezu, Gasteiz eta Astegieta inguruan autoa hartzeko asmoz zeudenei, ur putzu handiak sortu baitira inguru horietan. Bestalde, N-634 errepidean, Zarautz eta Getaria artean luizi bat izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.
Tomas Soraluze 'Epelde' trikitilari azkoitiarra hil da 81 urte zituela
'Epelde eta Larrañaga' bikoteko kide izateagatik ezaguna, elkarrekin hiru disko grabatu eta Kupela abesti ezaguna sortu zuten.