Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
56 urteko gizon bat atxilotu dute asteburuan Tuteran, 46 urteko emazteari adin txikiko seme-alaben aurrean eraso egiteagatik.
Tuterako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atxiloketa igandean gertatu zen, 01:00a aldera. Emakumea larrialdietara eraman zuten, eta gizona, polizia-etxera.
Bestalde, ostiral arratsaldean, VIOGEN-2 indarkeria matxistaren aurkako polizia sistemari esker, Tuterako Udaltzaingoa ohartu zen gizon batek urruntze agindua urratu egin zuela.
Emakumeak gertatutakoaren berri eman zien foruzainei, eta biktima eta erasotzailea zeuden tabernako terrazara bertaratu ziren. Bertan, gizona irainka ari zen. Atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten, epailearen esku utzi arte.
Larunbatean hirugarren eraso bat gertatu zen. 03:00etan, zezen plazatik gertu dagoen etxebizitza batetik "neska gazte baten oihuak eta negar-zotinak" entzun ziren. 25 urteko gazteak kontatu zuen 30 urteko bikotekide gizonezkoak erasoa egin ziola.
Hori horrela, osasun zentrora eraman zuten. Ustezko erasotzailea, berriz, atxilotu eta Foruzaingoaren ziegetara eraman zuten, epailearen esku utzi arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera