Bruselak arau zorrotzagoak ezarriko dizkie ChatGPT, Reddit eta Roblox plataformei, milioika erabiltzailerengan duten eraginagatik
ChatGPTen kasuan, "bilatzaile oso handi" gisa sailkatu dute. Izan ere, Bruselaren arabera, ChatGPT adimen artifizialeko sistema bat bada ere, Interneten bilaketak egiteko eta webguneetatik iritsitako informazioa eskaintzeko bide bat ere bada.
Europako Batzordeak ChatGPT, Reddit eta Roblox sartu ditu, Europar Batasuneko Zerbitzu Digitalen Legearen (DSA) arabera, kontrol eta betebehar zorrotzagoak dituzten zerbitzu digital handien sailkapenean.
Hilean 45 milioi erabiltzaile baino gehiago dituzten zerbitzuei eragiten die lege horrek, alegia, Europako araudiak "plataforma edo bilatzaile handitzat" hartzeko mugak.
ChatGPTen kasuan, "bilatzaile oso handi" gisa sailkatu dute. Izan ere, Bruselaren arabera, ChatGPT adimen artifizialeko sistema bat den arren, Interneten bilaketak egiteko eta webguneetatik iritsitako informazioa eskaintzeko bide bat ere bada. Hori dela eta, Batzordeak uste du aipatu kategoria horren barruan sartzen dela.
Reddit eta Roblox, bestalde, "online plataforma oso handi" gisa sailkatu dituzte. Biek ala biek aukera ematen diete erabiltzaileei edukiak argitaratzeko, baita beste pertsona batzuekin partekatzeko ere. Redditek komunitateetan antolatutako eztabaida plataforma gisa funtzionatzen du nagusiki, eta Robloxek, berriz, erabiltzaileek garatutako esperientziak eta jokoak sortzeko eta jolasteko aukera ematen du.
Zerbitzu digital handien gaineko kontrola zorroztu
Izendapen berrien ondorioz, plataforma horiek Zerbitzu Digitalen Legearen arauak bete beharko dituzte. Besteak beste, beren zerbitzu eta sistema algoritmikoek sor ditzaketen arriskuak identifikatu eta murriztu beharko dituzte.
Batzordeak arreta bereziz zainduko ditu honako gai hauek: legez kanpoko edukiaren zabalkundea, adingabeen babesa, erabiltzaileen ongizate fisiko eta mentala, oinarrizko eskubideak, hauteskunde prozesuak eta segurtasun publikoa.
Lau hilabete egokitzeko
Hiru konpainiek lau hilabeteko epea izango dituzte, 2026ko azaroaren amaierara arte, plataforma eta bilaketa motor handienei dagozkien arau gehigarriak betetzeko.
Izendapen berri horiekin, Europako Batzordeak 28 plataforma eta bilatzaile handi ditu Zerbitzu Digitalen Legean aurreikusitako ikuskapen espezifikoaren mende.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera