Kontrabandoko 4.050 tabako pakete zeramatzan bidaiari bat atxilotu dute Bilboko aireportuan
Tabako paketeek 19.440 euroko balioa zuten, eta deklaratu gabe sartu zituen hegazkinera. Luandatik (Angola) iritsi berria zen bidaiaria.
Bilboko aireportuko Guardia Zibilak eta Aduana Zaintzako Zerbitzuko funtzionarioek bidaiari bat atxilotu dute Loiun, kontrabando delitu bat egotzita, fakturatutako ekipajean deklaratu gabeko 4.050 tabako pakete zeramatzalako.
Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, agenteek Frankfurteko (Alemania) hegaldi batetik iritsi berria zen bidaiari horren ekipajea miatu zuten, eta, guztira, deklaratu gabeko 4.050 tabako pakete aurkitu zituzten.
Gertakari horien aurrean, bidaiaria atxilotu dute kontrabando delitu baten ustezko egile gisa, indarrean dagoen araudian zehaztutako muga ekonomikoa gainditu baitzuen; izan ere, muga 15.000 eurokoa da, eta hortik aurrera, kontrabando delitutzat jotzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera