Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Ceuta, artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Ana Redondo Berdintasun ministroak esan duenez, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan migrazio-krisia hasi zenetik. Bost gizon ikertzen ari dira, erasotzaileak direlakoan.
Kongresuko Berdintasun Batzordean bere ministerioak Ceutako migrazio-krisiaren ostean egindako jardueren berri emateko egindako agerraldian, Redondok zehaztu du ustezko bost erasotzaileetatik bi magrebtarrak direla, bi espainiarrak eta bat europarra.
"Gertakari larriak dira, eta irmo erantzutea, biktimak babestea eta Justiziak arin jardutea eskatzen dute, bai Ceutako emakume migratzaileentzat, bai Espainiako lurralde osoko emakume eta neska guztientzat", azpimarratu du ministroak.
Hala ere, Fiskaltzak 23 sexu-eraso zenbatu ditu Ceutan, eta horietatik bederatzi biktima 14 eta 17 urte bitarteko adingabeak direla ohartarazi du.
Iturri fiskalek EFEri adierazi diotenez, orain arte, Estatuko segurtasun indarrek zortzi ustezko erasotzaile identifikatu dituzte; horietatik lau marokoarrak dira, hiru espainiarrak eta bat belgikarra, eta gainerako erasotzaileak identifikatu gabe daude.
Bestalde, Redondok zehaztu duenez, sexu-indarkerien edo trafikoaren biktimak artatzeko 24 orduko Krisi Zentroa, hiri autonomoko gobernuak kudeatzen duena, sexu-erasoen biktima diren bederatzi adingabe hartu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera