Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Duela bi aste Urzainkin piztutako baso-sutea berpiztu egin da gaur arratsaldean, SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Abuztuaren 14an piztu zen, eta hainbat egun behar izan zituzten kontrolpean hartzeko.
Zangoza, Nabaskoze eta Cordovillako parkeetako suhiltzaileak bertaratu dira, itzaltze lanetan parte-hartzeko, eta Nafarroako Gobernuko hainbat helikoptero ere ari dira lanean, ingurua ureztatzen.
SOS Nafarroaren arabera, aireko dispositiboak sugarrak apaltzea eta lurreko brigaden sarrera erraztea lortu du. Hango orografia gorabeheratsua dela eta, suhiltzaileen ibilgailuentzat oso zaila ari da izatean sutearen lekura iristea.
Zure interesekoa izan daiteke