Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Morea, Beriainen. Argazkia: EITB
Abuztuaren 23an Beriaingo (Nafarroa) Morea putzuan itota erreskatatu zuten 25 urteko neska hil egin da, zortzi egunez Nafarroako Unibertsitate Ospitalean egon ostean, Osasun Departamentuko iturriek jakitera eman dutenez.
Ezbeharra abuztuaren 23ko 17:28ak aldera gertatu zen. Putzuan zeuden bainulariak pertsona batzuk uretan ezinean zebiltzala ikusi zituzten, eta itotzen ari zirela konturatu ziren.
Bainulariek 20 urteko mutila uretatik ateratzea lortu zuten, eta bertaratutako larrialdi zerbitzuek emakumea erreskatatu zuten.
Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin zizkieten, eta anbulantzia medikalizatuetan eraman zituzten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.
Mutila biharamunean hil zen, eta emakumea egoera kritikoan egon da abuztuaren 31n hil den arte.
Heriotza honekin, zortzi lagun hil dira jada Nafarroan bainu-esparruetan itota.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera