Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Morea urtegia. EITBren bideo batetik hartutako irudia.
Bi gazte, emakume bat eta gizon bat, ia itota erreskatatu dituzte La Moreako urtegitik, Beriainen (Nafarroa), eta pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dituzte Iruñean.
SOS Nafarroak jakitera eman duenez, 17:28 aldera, hainbat bainulari zerbait gertatzen ari zela ohartu dira. 20 urteko gizonezkoa uretatik ateratzea lortu dute eta suhiltzaileek erreskatatu dute ondoren, 25 urteko emakumea, urpetik.
Bi gazteei bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete. Lekukoen arabera, ura bota dezaten lortu dute, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, Iruñera.
Cordovillako suhiltzaileak, mediku-talde bat eta bi anbulantzia medikalizatu bertaratu dira, baita beste anbulantzia arrunt bat ere.
Halaber, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko agenteek ere esku hartu dute ezbeharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera