Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Abuztuaren 1etik 2rako goizaldean, Zentolengo hilerri zaharrean lapurreta eta txikizioak gertatu ziren. Orotara, 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu eta hondatu zituen.
Errenterian, Zentolengo hilerrian izandako lapurreten eta kalteen ustezko egilea identifikatu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak astearte honetan, eta epailearen esku utzi dute. Gertakariak joan den abuztuaren 1etik 2rako goizaldean gertatu ziren, eta, orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Aizpea Otaegi herriko alkateak prentsaurrekoa eman du gaur, eta kaltetutako familiei babesa eskaintzeaz gain, jakinarazi du azken egunotan salaketa kopuruak gora egin duela. Hala, oraindik salaketarik jarri ez duten kaltetutako familiak animatu ditu gertatutakoa lehenbailehen sala dezaten.
Alkateak adierazi du hilerria kudeatzen duen enpresa, aseguruak ezer ebatzi aurretik, gauzak bere onera bueltatzeko lanetan hasiko dela eta arduradunek kalteak konpontzeari ekingo diotela. Horretarako, txikizioa jasan duten familiekin banan-banan bilduko dira : "Hautsitako edo lapurtutako elementu guztiak datozen asteetan lehengoratzea espero da".
Gainera, Udaltzaingotik nabarmendu dute prebentzio-zaintza indartu egin dutela hilerrian arratsaldeetan eta gauetan, patruilekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera