Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute

Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.

Ostiraletik falta zen 77 urteko gizonezkoa gaur arratsaldean aurkitu dute Barakaldoko bere etxeko garajera oinez joateko eskaileretan, akidura- eta desorientazio-sintomekin, baina bizirik.

Oinezkoentzako ate batetik bere etxebizitzako garaje komunitariora sartzera zihoan bizilagun batek lurrean etzanda aurkitu du, 16:15ean.

Iturrien arabera, bizilagunek ez dute sarbide hori sarritan erabiltzen, igogailua baitute.

Larrialdi Zerbitzuei horren berri eman ondoren, osasun-zerbitzuak bertaratu dira eta biktima artatu dute. Ostiralean desagertutako gizona zela egiaztatu da. Ondoren, biktima ospitalera eraman dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X