AEKk euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEKko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da, Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
AEKk hasiera eman dio 2026-27 matrikulazio kanpainari. "Euskara eroso ikasi eta bizi" da leloa, eta helburua, euskarak kaleak eta plazak hartzea. Horretarako, Euskalduntze eta Alfabetatze Koordinakundeak Euskal Herri luze-zabalean dituen 100 euskaltegiak bete nahi ditu. "Euskaltegiak bete behar ditugu lehenik eta behin, ez dakienak ikasteko eta dakienak hobetzeko, praktikatzeko".
Donostiako Ernest Lluch kultur-etxean aurkeztu dute kanpaina. Alfonbra bat erabili dute irudi gisa, euskara ikasi nahi duten herritar guztiei ongietorria emateko. Honela azaldu du Aize Otaño AEKren Nazio Kontseiluko kideak: "Besaulkia alfonbra batez ordeztu dugu. Alfonbra gonbidapena da, euskara ikasteko ustezko zailtasunen beldur den horrentzat. Era berean, ikasgelako erosotasuna kalera eramateko gonbita ere bada. Alfonbrak ez dira, beharbada, besaulkiak bezain erosoak, baina eramangarriagoak dira, eta lurrarekin hobeto konektatzen gaituzte".
Horren harira, ekainaren 13an Iruñean egindako Euskaltzaleon Martxa ekarri du gogora Otañok. "Pizkunderako Erronka da 300.000 euskaldun gehiago izatea 2036. urterako; alegia, 10 urteko epean urtez urte 30.000 euskaldun oso irabaztea. Horretarako gakoetako bat, estrategikoa, helduen euskalduntze-alfabetatzea da. Hamarkada bakar batean 120.000 euskaldun oso sortzea da helburua. Horixe dugu erronka, horixe dugu helburu, eta horixe da euskaltegion egitekoa”.
Dirulaguntzak
2026-2027 ikasturterako berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da, Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute, gehiago ordaindu gabe.
Nafarroan ere urrats bat aurrera egin da doakotasunean: A1 mailako ikasleez gain, A2 mailako ikasleek ere izen-ematean ordaindutakoaren % 100 berreskuratu ahalko dute.
Ipar Euskal Herrian, berriz, formaziorako aukera eskaintzen dute hainbat enpresak, eta horietako langileek doan dituzte euskara-ikastaroak.
Matrikulazioa, zabalik
Gaurtik, zabalik dago AEKko euskaltegietan izena emateko epea. "Erronka-zaleak gara AEKn, eta hamarkada batean 120.000 euskaldun oso gehiago sortzea dugu erronka. Horri begira, AEKk 100 euskaltegi baino gehiago ditu Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da”, azaldu du Maialen Otegi Saez de Egilaz Irakaskuntza-arduradunak.
Esan duenez, xedea da herritarrek "euskara eroso ikastea" eta "euskaraz eroso bizitzea". "Euskaltegiak euskara ikasteko gune erosoak izatea nahi dugu, eta ikasleek handik ateratakoan arlo guztietako baliabideak izatea gura dugu: lagun artean, familian, lanean, aisialdian...", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.