2026ko Ebaluazio Diagnostikoak Euskadiko hezkuntza-sistemaren bilakaera positiboa islatzen du
Txostena ostegun honetan aurkeztu da, eta ekitatean egindako aurrerapenak, testuinguru sozioekonomikoari lotutako desberdintasunen murrizketa eta atzerritar jatorriko ikasleen bilakaera positiboa nabarmentzen ditu.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ostegun honetan aurkeztu ditu 2026ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak. Ebaluazio horren helburua da Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitutakoan ikasleen konpetentzien garapen-maila ezagutzea eta hezkuntza-sistema hobetzeko politikak bideratzea.
Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak, Hezkuntza Politiketako sailburuorde Lucia Torrealdayk eta Unibertsitatez kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Institutuaren (ISEI-IVEI) zuzendari Junkal Gutierrezek azaldu dutenez, azterlanak euskal ikasleen gaitasunen hobekuntza orokorra eta ekitatean egindako aurrerapenak islatzen ditu, nahiz eta hainbat esparrutan jarduten jarraitu beharko den.
Ebaluazioa bi urtean behin egiten da, eta apirila eta maiatza bitartean egin da, 252 ikastetxe publiko eta itunduetako 10.642 ikaslek parte hartu dute: Lehen Hezkuntzako 6. mailako 5.162 ikasle eta DBHko 4. mailako 5.480 ikasle izan dira. Eustatek aukeratu du lagina, lurraldearen, hezkuntza-sarearen eta hizkuntza-ereduaren araberako ordezkagarritasuna bermatzeko.
Datu aipagarriak, mailaren arabera
Lehen Hezkuntzako 6. mailan, hobetu egin da euskarazko hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (3 puntu gehiago 2024an baino) eta matematikarako gaitasuna (2,5 puntu gehiago). Gaitasun zientifikoa bere horretan mantendu da, eta gaztelaniazko hizkuntza-gaitasuna 2,3 puntu jaitsi da.
DBHko 4. mailan, bilakaera bereziki positiboa izan da: gaztelaniazko hizkuntza-gaitasuna 7 puntu hobetu da, eta gaitasun zientifikoa 3 puntu inguru. Aldiz, euskarazko gaitasuna berdintsu mantendu da.
Matematika ezin da aurreko edizioekin alderatu, aurten ebaluazio-eredu berri bat estreinatu delako, Matematika Akademikoaren eta Matematika Aplikatuaren proba berezituekin.
Txostenak ekitatea hobetu dela ere nabarmentzen du. Maila sozioekonomiko eta kultural baxueneko zentroek aurrerapen garrantzitsuenetako batzuk izan dituzte. DBHko 4. mailako konpetentzia zientifikoan, indize sozioekonomiko eta kulturaleko (ISEK) zentroek 10,2 puntu egin dute hobera, eta ISEK ertain-baxuko zentroek, 10,7 puntu. Horrela, agerian geratu da testuinguruak gero eta gutxiago baldintzatzen dituela ikasleen emaitzak.
Era berean, ebaluazioak berretsi egin du atzerritar jatorriko ikasleek bilakaera positiboa dutela, batez ere bigarren belaunaldiko ikasleek. DBHko 4. mailan gaitasun zientifikoak 10,58 puntu egin du gora, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako gaztelaniazko hizkuntza-gaitasunean, berriz, 10,61 puntu.
Bilakaera positiboa izan den arren, azterlanaren arabera, oraindik ere badira errendimenduaren hasierako mailetan dauden ikasleak, eta oraindik ere desberdintasunak daudela testuinguru sozioekonomikoari, hezkuntza-ibilbideari eta ikasleen beste ezaugarri batzuei lotuta. Esparru horien jarraipena egiten jarraituko da, baita indartzeko neurriak hartu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gidari bat atxilotu dute Beasainen, polizia-kontrol bati iskin egin eta agenteen aurka egin baitu
35 urteko gizonezkoak positibo eman du alkoholean eta drogetan, eta autoan zeramatzan bost gramo speed konfiskatu dizkiote.
Azpeitiko saltokien kamerek grabatutako irudiak aztertzen ari da Ertzaintza, ustezko hiltzailearen bila
Ertzaintzak herriko hainbat saltokiri kamerek grabatutako irudiak eskatu dizkie, 30 urteko taxilariaren hilketaren ustezko egilea aurkitzeko helburuz.
Normaltasunera itzuli dira BI-30 errepidean, Zamudion, istripu baten ondorioz sei kilometroko auto-pilaketak izan ostean
Bi autok talka egin dute, eta bi pertsona Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, biak arin zaurituta. 09:00ak pasata, istripua amaitutzat eman dute, eta zirkulazioa bere onera itzultzen hasi da.
Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila ari da Ertzaintza, hainbat miaketa eta kontrolekin
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEKk euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEKko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da, Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.