Albiste izango dira: hilketa Barakaldon, lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian eta abisu horia beroagatik
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur ostirala, 2026ko irailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hilketa Barakaldon: Ostegun honetan Barakaldon tirokatutako 48 urteko gizona hil egin da, EITBk baieztatu duenez. 20:30ean, Lasesarre futbol zelaiaren inguruan, gizon batek hainbat aldiz egin zion tiro ibilgailu baten barrutik eskopeta batekin.
- Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian: Iñaki Guridik Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatuko du 08:30ean "Faktoria"n. Zuzenean jarraitu ahal izan da orain.eus-en.
- Abisu horia beroagatik: Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiral eta larunbaterako muturreko tenperatura altuak izango baitira Araban, trantsizio-eremuan eta Ebroko ardatzean. Nafarroan, Aemetek alerta laranja ezarri du Erriberan beroagatik, 38 gradu baino gehiagoko tenperaturak espero baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea