Mena Haraneko sutea gertutik jarraitzen ari da Araba, Artziniegatik hurbil baitaiteke
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira bertan sua itzaltzeko lanean, tartean aireko sei baliabide.
Mena Haranean piztutako sutea itzaltzeko lanak. Argazkia: Europa Press
Arabako Foru Aldundia gertutik jarraitzen ari da Mena Haranean (Burgos) piztutako sutearen bilakaera, Artziniega ingurutik hurbil baitaiteke euskal lurraldera.
Sute honek Burgos eta Arabaren arteko mugan dagoen baso-eremu bati eragin diezaioke. Une honetan, hogei bat baliabide ari dira bertan sua itzaltzeko lanean, tartean aireko sei baliabide.
"Burgosen deklaratutako suteak izan duen bilakaeraren jarraipena oso gertutik egiten jarraitzen dugu. Artziniega ingurutik Arabara hurbil daiteke", adierazi du foru erakundeak bere sare sozialetan.
"Gogorarazten dugu lurraldeak baso-suteak izateko arriskuagatik alerta egoeran jarraitzen duela, eta ezinbestekoa dela neurriak muturreraino zaintzea. Horregatik, berriro aktibatu dugu sua erabiltzeko debekua. Zuhurtzia eta erantzukizun handiena", erantsi du Aldundiak.