Lerroburu nagusiak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Tenperaturak behera egiten hasi dira, "Ihesi, norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia eta lurrikarak Venezuelan

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

londres_bero_bolada_iturria_EFE

Hauek dira ostegun honetako, 2026ko ekainaren 25eko, lerroburu nagusiak:

-Tenperaturak behera egiten hasi dira dira: beroagatik ezarritako alerta gorria atzean utziko badugu ere, oraindik 35ºC-rainoko tenperaturak izango ditugu barnealdean, eta arratsaldean trumoi-ekaitzak izango ditugu.

Beroaldiarekin lotuta, bi ezbehar izan dira azken orduetan. Batetik, pertsona bat hil da eta beste bat desagertuta dago Biarrizko itsasargiaren ondoko itsaslabarra behera etorri baita. Erlaitzaren zati handi bat itsasora erori da, hainbat pertsona uretan zeudela.

Bestetik, emakume bat itota hil da Donostiako Ondarreta hondartzan, biktima uretan zegoela, bainulari talde batekin batera.

- "Ihesi norbera izateko" dokumentalaren estreinaldia: seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean.

-Lurrikara Venezuelan: gutxienez 32 hildako eta 700 zauritu baino gehiago izan dira Venezuelan 7,2 eta 7,5 graduko bi lurrikaren ostean. Venezuelako agintariek larrialdi-egoera ezarri dute, eta larrialdi-taldeek lanean jarraitzen dute kalteen irismena erabat ebaluatu ezin izan den lekuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X