DOKUMENTALA EITB-N

Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk

Seme-alaba transak dituzten familia batzuk AEBtik Euskal Herrira etorri dira. EITBk horien testigantzak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. 

Oyarbide-Mckillip familia, Olaberrian duen etxean.

Amerikar ametsa amesgaizto bihurtu da milaka estatubatuarrentzat. Trumpen AEBn lekurik ez dutela sentitzen dute, edo eurei eta senideei gerta dakiekeenaren beldur dira. Trump Exodus deiturikoa ez da komunikabideek sortutako etiketa bat, milaka estatubatuarrek bizi duten errealitate gordina baizik. Horien artean daude seme-alaba transak dituzten familia ugari. Horietako batzuk AEBtik Euskal Herrira etorri dira babesleku bila.

Becca, Luken, Yulene eta Heiserren familiak dira ihesaldi dramatiko horren adibide. AEBn jaio ziren, askatasunaren herrialdean bizi zirela entzun dute txikitatik, baina Atlantikoa zeharkatu behar izan dute azkenean norbera izateko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Oyarbide familiaren kasua

EITBk horien bizipenak jaso ditu Ihesi, norbera izateko izeneko erreportaje-sail eta dokumentalean. Lan horrek Trumpen Amerikako pertsona transen beldurra eta ihesaldi derrigortua islatu du, baita Euskal Herrian integratzeko prozesua ere. 

"Zenbait estatutan trans izatea legez kanpokoa da. Norbaitek Poliziari deitu diezaioke zu salatzeko", azaldu du Yulene Oyarbidek. Hark eta bere familiak bizitza berri bat aurkitu dute Olaberrian (Gipuzkoa). Ez-binarioa da, eta ahizpa, Luken, transa. Trumpek 2024ko azaroan bigarrenez hauteskundeak irabazi eta gero, Kepa aitaren herrira etortzea erabaki zuten.

"Beraiek esan zuten: alde egingo dugu, ez dugu herrialde honetan gehiago egon nahi", azaldu du Kepak berak. Andrea Marie Montavon emaztea abokatua da, immigrazio-gaietan aditua: "Ikusi dut nola tratatzen dituzten pertsona transak eta homosexualak atxilotze-esparruetan, eta beldurgarria da. Hemen dugun bakearekin alderatzea gaua eta eguna bezalakoa da". Lukenen hitzak egoeraren adierazgarri dira: "Nire bizitzarekin eta osasunarekin gerta zitekeenaren beldur nintzen".

Shay Ann Heiserrek eta Amelie eta Ranjha alaba bikiek ez zuten loturarik Euskal Herriarekin, baina AEB uzteko arrazoiak antzekoak dira. Ranjha ez-binarioa da, eta lurralde abegikorragoa nahi zuten harentzat. Duela ia urtebete iritsi ziren, baina erabakia 9 hilabete lehenago hartu zuten, Trumpek garaipena eskuratu ondoren. "Hauteskundeak irabazi eta biharamunean hartu genuen erabakia; ez ginen seguru sentitzen", dio Shay Annek.

Sarah Griffithek eta bere senarra Trevor Registerrek ere erabakita zuten Georgia utziko zutela Trumpek irabaziz gero. Becca alaba transaren segurtasuna izan zen arrazoi nagusia. Bilbo aukeratu zuten, 2017tik Euskal Herrian bizi zen lagun baten esperientziaren berri izan ostean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Lekuz aldatzea

Milaka pertsona trans baztertuta, diskriminatuta eta jazarriak sentitzen dira AEBn. Ez dira kasu isolatuak. Politika publikoen ikerketan espezializatutako Williams Instituteren azterlan baten arabera, pertsona transen ia erdiak lekuz aldatu dira edo baldintza hobeak dituzten toki batera joatea aztertzen ari dira.

Halaber, horien % 50ek eraso fisikoak jasan dituztela adierazi dute. Gainera, 2024 eta 2025 bitartean 60 pertsona trans hil zituzten AEBn modu bortitzean.

Ez dago argi zenbat joan diren AEBtik Trumpek 2024an garaipena eskuratu eta gero, baina, ikerketa baten arabera, 400.000k bizilekua beste estatu batera aldatu dute. Gehienek ingurune seguruagoak bilatu dituzte Kalifornian, Washingtonen, Massachusettsen eta Connecticuten, "babes-estatu" gisa ezagunak.

Hala ere, Ihesi, norbera izateko dokumentaleko protagonistek diotenez, estatu toleranteenetan ere gero eta jasangaitzagoa da giroa. Horri gehitu behar zaizkio tratamendu medikoei buruzko lege-aldaketak, sexu biologikoa soilik aitortzen duen agindu federala (14168 agindua) eta soldadutzarekin nahiz kirol-lehiaketetan parte hartzearekin lotutako neurriak.

"Ez-binarioen zein LGTBIQ+ kolektiboko kideen aurka jo dute. Hemen oso erraza da, ez-binarioa naizela esaten dudalako eta badakitelako zer den. Ez dut azalpen handirik eman behar", dio Ranjhak.

Lehen ikasturtean egokitzapena zaila gertatu bazaie ere, amak, Shay Annek, zalantza handiak ditu Chicagora itzultzearen inguruan: "Gauzak aldatzen ez badira, hobetzen ez badira, ez gara itzuliko".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X