Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Gizon baten gorpua agertu da asteazken goizean itsasadarreko uretan, Sestao parean (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Abisua 06:25 aldera jaso dute, eta Sestaoko Galindo ibaiaren bokalean dagoen padura-eremuan gorpu bat zegoela jakinarazi diote Sailari. Gorpua lohi eta harri eremu batean zegoen.
Suhiltzaileek adin ertaineko gizonezkoaren gorpua handik atera dute.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du biktima identifikatzeko eta heriotzaren inguruabarrak eta arrazoiak zehazteko. Oraingoz, ez dute gizonaren nortasunari buruzko xehetasun gehiagorik eman, ezta ikertzaileek darabiltzaten hipotesien berri ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera