Albiste izango dira: Bero handiko azken eguna, Sanchezen azalpenak Kongresuan eta Gasteizko eta Bilboko Aste Nagusiko eta Gasteizko jaietako kartelen aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Azken eguna muturreko beroarekin: badirudi gaur izango dela muturreko beroa pairatuko dugun azken eguna, baina termometroek 40 gradu inguruan jarraituko dute, atzo bezala. Bihartik aurrera, tenperaturak arinduz joatea espero da, eta egunaren amaieran ekaitzak jo lezake.
- Sanchezen azalpenak Kongresuan: Diputatuen Kongresua Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen agerraldiaren zain dago. Dirudienez, ustelkeriaren aurkako hitzaldia egingo du, eta, ziur aski, oposizioko liderraren aurka egingo du. Aste honetan jakin da Abalos ministro ohiari zer kartzela-zigor jarri dioten; Zapateroren eta Leire Diezen auziak ere mintzagai izango dira.
- Gasteizko eta Bilboko Aste Nagusiko kartelen aurkezpena: Gaur goizean, Bilboko Aste Nagusiko eta Gasteizko jaiak iragartzeko kartelak ezagutuko ditugu. Andre Maria Zurirako programa 11:00etan plazaratuko da, 11:30ean, Bizkaiko hiriburuko Aste Nagusikoa.