BERO-BOLADA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

90 urteko gizon bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpeak jota

Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
eguraldia tiempo calor beroa termometro bilbo termometroa
Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

90 urteko gizon bat hil da astearte honetan, Bizkaiako zaharren egoitza batean, bero-kolpea izan eta gero.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, orotara, 44 petsona artatu ditu Osakidetzak gaur tenperatura altuek eragindako arazoengatik, atzo halako bi. 

Zabaldutako oharraren arabera, 10 eta 90 urte artekoak dira artatutako herritarrak. Horietatik, 24 osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte, gehienak kasu arinak izan badira ere. 

Bizkaian izan dira kasu gehienak, 30; Gipuzkoan, berriz, 14; eta Araban, batere ez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X