SAN JOAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda

Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko. 

san joan sua hoguera san juan azpeitia

San Juan sua, Azpeitian. Argazkia: Alberto Andreu Larrañaga

Muturreko tenperaturek eta sute arriskuagatiko alarma gorriak San Joan bezperako suak kolokan jarri ditu Euskal Herriko txoko askotan. 40 gradutik gorako tenperaturak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak LABIaren Larrialdi Fasea aktibatu du (0 egoera). 

Jaurlaritzaren irizpide bateraturik ez dagoenez, udal bakoitza bere erabakiak hartzen ari da, eta, ondorioz, egoera ezberdina izango da udalerri bakoitzean.

Nafarroako Gobernuak, berriz, San Joan surik ez egitea gomendatu du eta toki-erakundeek arduraz jokatzeko eskatu dute.

ARABAN:

 
- Arabako Foru Aldundiak debekatu egin ditu San Joan suak, "baso-suteak izateko arrisku handia edo muturrekoa" dagoelako. Hala, foru-agindu bat onartu da, Arabako lurralde osoan gune irekietan sua piztea debekatzen duena, baso-suteak izateko arrisku handia edo muturrekoa dagoelako.
 
Berehala aplikatu beharreko neurriak San Joan su tradizionalei eragiten die, baina baita barbakoei, erregailuei, sutontziei, aire zabalean prestatzeko suei eta espazio irekietako beste edozein sugar zein errekuntzari ere.

BIZKAIAN:

- Bilboko Udalak zortzi baimen eman ditu, hainbat auzotan San Joan sua pizteko, baina, oraingoz, bost tokitan bakarrik jakinarazi dute sua eingo dutela: San Inazion, Iralan, Abusun, Lorurin eta Iturrigorrin. Bilbo Zaharrean, berriz, ekitaldiei eutsi egingo diete, baina surik gabe. 

Baimenak eman ondoren, antolatzaileen esku geratu da suak egin ala ez erabakitzea. Udalak jakinarazi duenez, baliteke aldaketa gehiago egotea.

    -San Juan suak bertan behera utzi dituzten herriak:

    • Zornotza
    • Arrieta
    • Balmaseda
    • Barakaldo
    • Barrika
    • Berango
    • Bermeo
    • Errigoiti
    • Gernika
    • Getxo 
    • Iurreta
    • Mungia
    • Muxika
    • Orozko
    • Ortuella
    • Santurtzi
    • Sondika
    • Sopela

    - Basaurin, Udalak jakinarazi du"momentuz" mantendu egingo dituela baimendutako suak, "mugatutako eremuetan, kontrolpean eta altuera txikikoak direlako", baina egoeraren bilakaerari adi egongo direla ere jakinarazi dute.

    - Leioan, Udalak bertan behera utzi du egin ohi duten ikuskizuna, baina ez sua, "ez baitago landarediaren eremuan".

     - Durangon, Portugaleten, Sestaon, Leioan eta Galdakaon ere sua piztuko da, baina neurri bereziak hartuta.  

     

    GIPUZKOAN:

    Donostian, Jon Insausti alkateak adierazi duenez, momentuz, baimendutako gune ofizialetan egingo dira suak (aurten 17 kokaleku aurreikusi dira auzoetan), baina hortik kanpoko edozein su guztiz debekatuta dago. Insaustik zuhurtzia eskatu du eta Segurtasun eta Babes Zibilarekin bilduko dela iragarri du aparteko neurriak aztertzeko.

    - San Joan suak bertan behera utzi dituzten herriak:

    •    Ataun
    •    Eibar
    •    Errenteria
    •    Urretxu 
    •    Zumarraga
    Iragarkia
    18:00 - 20:00
    • Andoainen jaiak ospatzen ari dira, baina beroak San Joan bezperako egitaraua irauli du. Tenperatura altuak tarteko, Udalak bertan behera utzi ditu arratsaldeko 20:00ak arteko aire zabaleko eta kirol arloko jai-ekitaldiak, baina gaueko hitzordu nagusiei eutsi die. Hala ere, ikusteko dago San Joan sua egingo ote den, alarma gorriak bihar ere indarrean jarraituko baitu suteen arrisku handiagatik.

    • Anoetako Udalak San Joan sua plazan piztu eta berehala itzaltzea erabaki du. Auzoetan surik ez egiteko deia ere egin du.

    • Azkoitian, normalean baino su txikiagoa egingo da plazan eta guztiz debekatuta egongo da sua piztea auzoetan eta landa eremuan.

    • Azpeitian, normalean baino su txikiagoa egingo da herriko plazan eta Urrestillan, eta debekatuta egongo da sua piztea beste tokietan. Suaren ingurua hesitu egingo da, eta ezingo da hesi barrura pasatu. Sutara gauzak botatzerik ere ez da egongo. 

    • Hernanin su partikularrak debekatu egin dituzte, eta Udalak su ofizialarekin aurrera jarraituko du baina txikia izango da aurten, badaezpada ere.

    • Irungo Udalak eutsi egin dio San Joan sua pizteari, baina aurreko urteetan baino txikiagoa izango da, "sua itzaltzen erraza izateko eta une oro segurtasuna bermatzeko". Gainera, gogorarazi dute debekatuta dagoela sua piztea, aldez aurretik baimenduta daudenak izan ezik, horiek Udaltzaingoak eta Babes Zibilak ikuskatuko baitituzte.

    • Lazkaoko Udalak plazan aurreikusitako sua bakarrik mantentzea eta gainerako su partikularrak debekatzea erabaki du.

    • Seguran, su txiki "sinboliko" bat egingo du Udalak plazan, eta debekatu egin dute surik piztea auzo eta landa gunean.
    • Tolosan, arratsaldean dira biltzekoak dira Udala eta Jai Batzordea, zer egin erabakitzeko.
    • Villabonako Udalak Villabona eta Amasako plazetako suak mantenduko ditu baina baserrietan ezingo da San Joan surik piztu.
    • Zizurkilen ere herriguneko suak mantendu egingo dira baina landagunean ez egitea eskatu da.

    NAFARROAN:

    - Iruñearen kasuan, su guztiak debekatzea erabaki du Udalak, baita su artifizialak eta zezensuzkoa ere. Barbakoak piztea ere galarazita egongo da.

    - San Juan suak bertan behera utzi dituzten beste herriak:

    • Altsasu
    • Atarrabia
    • Berriozar
    • Burlata
    • Eguesibar
    • Elortzibar
    • Irurtzun
    • Tafalla
    • Uharte

    Zure interesekoa izan daiteke

    Gehiago ikusi
    Publizitatea
    X