San Joan suak
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Beroaldiak ekaineko markak hautsi ditu: 41,5 gradu Elorrion eta 26,4ko minimoak Ordizian
Euskalmetek tenperatura maximo eta minimoen ekainerako errekorrak erregistratu ditu hainbat estaziotan, eta Osakidetzak 22 pertsona artatu zituen atzo tenperatura altuekin lotutako arazoengatik.
Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
Eibarko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du arratsaldean sokamuturren etorkizunaz eztabaidatzeko
Bilkura 19:00etan egingo da, eta bozketa ez da loteslea izango. Bien bitartean, ordu erdi lehenago, 18:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte Udaletxe kanpoan sokamuturraren aldekoek eta aurkakoek.
San Joan bezperan Donostiako Konstituzio plazan dantza egin du Udalbatzak, ohiko legez, lizar lerdena lekuko
Udalbatzak esku dantza tradizionala dantzatu du, Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular taldeetako dantzariekin eta Udal Txistulari Bandarekin batera.
Behin esku dantza amaituta, lizarrari erritua egiteko unea iritsi da. Eneko Goia alkateak lizarra ureztatu du eta, jarraian, dantzariek su eman diote.
Herriak eta hiriburuak prestatzen ari dira San Juan bezpera ospatzeko, urteko gau magikoena
Suak izango diren lekuak atontzen ibili dira egunean zehar. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, litekeena da egunaren amaieran trumoi-zaparradak botatzea. Iruditan, Donostiako prestaketak.
Zerura begira, San Joan bezperan
Iparraldean ostarteak zabalduko dira, baina adi hegoaldean, iluntzean trumoi-zaparradak botako ditu eta.