Albiste izango da: AEBen erasoa Iranen, Cerdan kasua eta San Joan bezpera
Hauek izango dira 2024ko ekainaren 23ko titular nagusiak:
- Tentsioz betetako giroa AEBk Iranen aurka egindako erasoen ostean: Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "bakearen edo tragediaren" artean aukeratzeko esan zion Irani, larunbatetik iganderako goizaldean Iranen hiru instalazio nuklear bonbardatu ondoren. Iranek esan du "aukera guztiak" aztertuko dituela bere instalazio nuklearren aurkako erasoaren ostean. Irango Atzerri ministroak adierazi du AEBk "Nazio Batuen Gutunaren, nazioarteko zuzenbidearen eta TNPren urraketa larria" egin duela.
- Abalosen eta Koldoren adierazpena: Jose Luis Abalosek eta Koldo Garciak gaur deklaratu dute, UCOren azken txostenaren zantzuen ostean. Auzitegi Gorenak goizeko 10:00etan deitu du ministro sozialista ohia, eta haren atzetik joango da aholkulari ohia, 12:00etan. Hainbat komunikabideren arabera, biak bildu ziren atzo, igandea, euren adierazpenak koordinatzeko.
- San Joan gaua: Euskal Herria argituko dute gaur gauean. San Joan bezpera ospatzeko gaua Euskal Herriko ia herri guztietan izan ohi da magikoa; dantza-gaua, su-gaua eta festa-gaua... aspaldiko ohiturak berreskuratzeko uneak.