AEB-k Irani eraso dio

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek ez du aukerarik baztertzen, AEBk instalazio nuklearren aurka eraso egin ostean

Irango Atzerri ministroak adierazi duenez, AEBk "Nazio Batuen Gutuna, nazioarteko zuzenbidea eta Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna urratu ditu Irango instalazio nuklear baketsuei eraso eginda", Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko kide iraunkor gisa. Erasoak "sumingarriak" direla esan, eta "ondorio iraunkorrak" izango dituztela gaineratu du.

El ministro iraní de Exteriores, Abás Araqchí

Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroak larunbat honetan adierazi duenez, Iranek "ez du aukerarik baztertzen" bere burua babesteko, AEBk bere instalazio nuklearren aurka egin ostean.

"Nazio Batuen Gutunak bere xedapenetan aukera ematen du nork bere burua babesteko erantzun legitimoak emateko. Bada, Iranek horrekin bat egin, eta mahai gainean ditu bere subiranotasuna, interesak eta herria defendatzeko aukera guztiak", esan du Araqchik X sare sozialean.

Irango Atzerri ministroaren arabera, AEBk "Nazio Batuen Gutuna, nazioarteko zuzenbidea eta Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna urratu ditu Irango instalazio nuklear baketsuei eraso  eginda", Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko kide iraunkor gisa.

Erasoak "sumingarriak" direla esan du, eta "ondorio iraunkorrak" izango dituztela ziurtatu. "NBEko kideek larrituta egon behar dute jokabide oso arriskutsu, legez kanpoko eta kriminal honekin", gaineratu du.

Bestalde, Irango Segurtasun Nuklearreko Zentroak ziurtatu duenez, "ez da kutsadura zantzurik" erasoak izan diren inguruetan. "Beraz, zentral nuklearretatik gertu bizi direnek ez dute inolako arriskurik", adierazi du ohar baten bidez.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X