San Joan suak
2020/06/09 - 21:46
Gaztelugatxen ekainaren 24an egitekoa zen San Joan eguneko ospakizuna, bertan behera
Gaztelugatxe itxita dago, kutsadurak saihesteko, COVID-19aren pandemiagatik.
2020/06/08 - 14:04
San Joan gauean ez dute suterik baimenduko Donostian
Zehaztu dutenez, ez dute surik baimenduko, "ez publikorik ez pribaturik", Donostia Festetako bat izan ezik.
2019/06/24 - 15:42
Aparteko arazorik gabe joan da gau magikoa
Euskal Herriko txoko guztietan jende andana bildu da suaren inguruan. Jai giroan, lasai, gorabeherarik gabe joan da gau magikoa. Goizean, irudia bestelakoa, garbiketa lanetan.
2019/06/24 - 12:04
Kantuan eta dantzan hasi dituzte andoaindarrek San Joan jaiak
Hasi dira San Joan jaiak Andoainen. Bart gauean ekin diote jaiei kantuan eta dantzan San Joan suaren inguruan.
2019/06/24 - 11:37
Donostiako Udalbatzako kideek soka dantza egin dute
Donostiako Udalbatzako hainbat kidek, Eneko Goia alkatea buru, soka dantza egin dute Konstituzio plazan.
2019/06/24 - 11:06
Donibane suek Donostia argitu dute
Paseo Berrian mahuka batekin jolasean aritu ziren haurrak. Saguesen, aldiz, trikiti doinuek alaitu zuten gau magiko hau.
2019/06/24 - 10:32
Jendetza bildu da Bilboko Etxebarria parkeko San Joan sua ikusteko
Bilboko Donibane su ikusgarrienetekoa da Etxebarria parkekoa. Aurten, gainera, Lekeitioko Deabruak antzerki-taldeak Akelarre Foc ikuskizuna eskaini du.
2019/06/23 - 13:07
Donibane bezpera Donostian: suak non eta noiz ikusi
Uda sasoiari ongi etorria emateko 18 su piztuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan. Egunean zehar izango diren hainbat ekitaldik giroa alaituko dute.
2019/06/21 - 13:48
San Joan gaua, eguzkiari suaz laguntzen
Ekainaren 23ko gauean, milaka su piztuko dira Euskal Herrian, urliak udako solstizioa ospatzeko, sendiak San Joanen jaiotza gogoratzeko eta berendiak ikasturte honetako liburuak erretzeko.
2018/06/24 - 19:03
Euskal Herriak ongietorria eman zion udari San Joan gauarekin
Milaka lagunek egin zuten festa, suaren inguruan, urteko gaurik magikoenetako batean.
2018/06/24 - 18:30
Emakumeen aurreskua dantzatu dute Lekeition, udari ongietorria emateko
Aspaldiko ohitura berreskuratu dute horrela. Izan ere, 1682koak dira soka-dantza honen lehen aipamenak udal agirietan.
2018/06/24 - 16:26
Zauriturik ez du eragin Barrikako suteak
San Joan gaueko suak alboko zelaia erre du Barrikan, baina ez da zauriturik egon, eta aparkalekuan zeuden autoetan ere ez da kalterik izan.
2018/06/24 - 16:03
San Joan gaueko su batek zelai bat erre du Barrikan
Lazkaon eraikin bat hustu behar izan dute hutsik zegoen etxebizitza batean sortutako sute batengatik. Bestalde, gizon bat larrialdietara eraman dute Iruñean, su batean buruz behera erori ostean.
2018/06/24 - 15:48
San Joan gaueko su bat, kontrolik gabe Barrikan
Barrikako (Bizkaia) Golfo Norte tabernaren aurrean, itsaslabarretik gertu, kontrola galdu suak, eta jendea zegoen alboko zelaia erre du. Suhiltzaileek itzaltzea lortu dute.
2018/06/23 - 16:18
San Joaneko gau magikoaz gozatzeko gomendioak
Suak erretzen dituen metak prestatzen aritu dira Euskal herri osoko auzo eta bazter gehienetan. Esaterako, Bilbon hiribarrutik urrun, Etxebarria parkean, azken egur olak jartzen aritu dira goizean.
2017/06/23 - 12:38
Aholkuak eta badaezpadako neurriak, urteko gau magikoenean
Zein materialarekin egin behar den, nola piztu, nola zaindu, itzali, zer egin suarekin errez gero… Hemen topatuko dituzu San Joan bezperako suak direla eta hartu beharreko segurtasun neurri nagusiak.
2016/06/23 - 20:37
San Joan gaueko suaz tentuz gozatzeko deia egin dute erakundeek
Pasaian, adibidez, hainbat neurri proposatu dituzte, segurtasun-arazoak saihesteko. Ez genuke sua piztu beharko etxe batetik 15 metro baino gutxiagotara, eta ez da komeni suaren gainean salto egitea.
2015/06/24 - 11:13
Susto handia, Zarauzko San Joan suan
Zarautzen San Joan gaua ospatzen ari ziren lagunek susto handia hartu zuten sutzarrean leherketa bat gertatu zenean. Ez zen inor zauritu (Whatsapp bidez jasotako bideoa).
2015/06/24 - 10:49
Lau pertsona zauritu dira Pasai San Pedroko San Joan suan
Pasai San Pedroko sutzar batean leherketa izan da bart eta lau pertsona zauritu dira. (WhatsApp bidez jasotako bideoa).
2015/06/24 - 10:32
Leherketa ikusgarria Pasai San Pedroko San Joan suan
Gizonezko bat arin zauritu da bart Pasai San Pedron, San Joan gaueko sutzar bat lehertuta. (Whatsapp bidez jasotako irudiak)