Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
San Joan gaua, eguzkiari suaz laguntzen
Ekainaren 23ko gauean, milaka su piztuko dira Euskal Herrian, urliak udako solstizioa ospatzeko, sendiak San Joanen jaiotza gogoratzeko eta berendiak ikasturte honetako liburuak erretzeko.
San Joan sua, Andoainen. Argazkia: Imanol Fernandez.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Erresuma Batuko The Epiphoni Consort nagusi Tolosako Abesbatza Lehiaketan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Patxi Goenaga hizkuntzalari eta euskaltzain emeritua hil da
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Durangoko Azokak Euskal Herriko sortzaileen lana goraipatuko du abenduaren 4tik 8ra
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Lola Valverde historialariak jasoko du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
"Lotuz lortu" lelopean, Argantzonek 2027ko ekainaren 13an hartuko du Araba Euskaraz
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Itziar Okariz, Beatriz Olabarrieta eta Kampai Espaziorentzat izango dira Gure Artea sariak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek irabazi dute 50. Euskal Herriko Dantza Txapelketa
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
World Press Photok nazioarteko argazki-kazetaritzako irudirik onenak bildu ditu Gasteizen
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Gaur irekiko ditu ateak publiko guztiarentzat Arte Ederren Bilboko Museo berrituak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Arte Ederren Bilboko Museoko ezinbesteko hiru obra berri
Gehiago ikusi
San Joan sua, Altsasun. Argazkia: Fernando Sayas.Emilio Xabier Dueñas Perez folklorista, etnografo eta Eusko Ikaskuntzako kideak azaldu digunez, “jatorria ezezaguna da. Dakigunetik, esan dezakegu urteko gaurik laburrenean sua egiteko ohitura eraldatzen —baten batek garatzen esango luke— joan dela. Suak ekainaren 24an egin izan dira, baina kontuan hartu behar dugu antzinako gizon-emakumeek ez zutela horren argi zein egunetan bizi ziren”.Nolanahi den, gaur egun gure herrietan egiten diren ospakizunek ez dute mami erlijiosorik, eta udaren hasiera ospatzen da, oro har, su askoren inguruan: bizi erritmo berriak, ikasturtearen amaiera, eguraldi ona, oporrak ate-joka…San Joan suetan, jendeak ez du dagoeneko suaren inguruan jauzi egiten gaixotasunetatik babesteko, Dueñas Perezen hitzetan, eta jada ez dira errautsak erabiltzen “baratzea bedeinkatzeko, uzta mehatxuetatik babesteko”.Dueñas Perezen esanetan, errituan aldatzen joan dira urteak joan urteak etorri: “Badago dagoeneko desagertu egin den erritu bat, guk Bizkai aldean jaso duguna. Gari sorta batzuei su ematen zieten, eta baratzetik ibiltzen zituzten, arao hau eginez: “San Joan bagilean / denbora ederrean / zapoak eta sugeak erre / artoak eta gariak gorde”.Suak, orain ez bezala, indibidualak ziren antzina, etxe bakoitzak berea egiten zuen,eta ez zituen, egun bezala, herritarrak garren inguruan biltzen. “San Joan Agurainen ospatzen da; Igantzin, urak garrantzi handia hartzen duen ospakizun batekin; Pasai Donibanen, noski; Hernanin; Leioan, non kipulen eta baratzeko beste produktu batzuen sortak jartzen dituzten baserrietako ateburuetan…”, zerrendatu du Dueñas Perezek.“Tolosan ere, bordon dantza eta San Joan Zortzikoa egiten dituzte, eta Guardian ere jaiak izaten dira. 23 eta 24an prozesioak egiten dituzte, dantza taldeari katximorro izeneko pertsonaiak laguntzen diola. Hamaika tradizio daude San Joan egunari lotuta, eta horietako gehienak Juan Garmendia Larrañagak bildu zituen sanjoanei buruzko bere lanetan”, azaldu du.San Joan sua (bideoa, uztarria.eus)Batera edo bestera, milaka su piztuko dira San Joan gauean Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan, eguzkiari laguntzeko iluntasunak aldez edo moldez irabaziko duen borrokan. Gau batez, pentsa dezakegu iluntasuna inoiz ez dela erabatekoa, txinparta batek, su pindarrik txikienak ere, pizturik dirauen bitartean.