HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patxi Goenaga hizkuntzalari eta euskaltzain emeritua hil da

Gramatika eta sintaxia ziren landu izan zituen arloak. EHUko irakaslea izan zen hainbat urtetan eta baita Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea ere.
Patxi Goenaga 2023

Patxi Goenaga 2023ko irudi batean. Argazkia: EITB

Patxi Goenaga Mendizabal hizkuntzalaria eta euskaltzain emeritua hil da, 78 urte zituela.

Azpeitian jaioa, Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta, urte batzuk geroago, Euskal Filologian doktoregoa eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).

Euskaltzaindian ibilbide oparoa egin zuen, bereziki gramatikaren eta sintaxiaren alorretan. Argitaratutako lanen artean, Gramatika bideetan da ezagunenetako bat.

Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1979an, eta euskaltzain oso 1995ean. 2003tik euskaltzain emeritua zen. Akademian, Gramatika Batzordeko kide eta idazkari izan zen.

Irakaskuntzan ere jardun zuen, Bilboko Karmelo Ikastolan, Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002tik 2005era, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde izan zen.

Euskaltzaindiak ostiral honetan eman du haren heriotzaren berri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X