TITULAR NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Alarma gorrian jarraitzen dugu beroagatik, San Joan suak eta Brexitaren bozketaren 10. urteurrena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

SAN SEBASTIÁN, 22/06/2026.- Un juven se lanza al agua este lunes en el puerto de San Sebastián. Los cielos en Euskadi se presentan hoy poco nubosos o despejados y con posibilidad de algún chubasco disperso tormentoso en el sur, en una nueva jornada de calor sofocante que volverá a dejar máximas de entre 35 y 40 grados en los tres territorios. EFE/ Javier Etxezarreta
Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alarma gorria beroagatik: Osakidetzak 22 pertsona artatu zituen astelehenean EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz, eta beroaren ondorioz alarma gorrian jarraitzen dugu. Gaur gauean, ekainerako tenperatura maximo eta minimoen markak hautsi dira; estazio batzuetako tenperatura maximoek marka absolutuak hautsi dituzte, Euskalmetek nabarmendu duenez.

- San Joan suak: Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herrian-herrian ari dira erabakiak hartzen. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko. 


- Brexitaren bozketaren 10. urteurrena:
Keir Starmerrek lehen ministro gisa dimisioa eman zuen atzo, eta gaur da Erresuma Batuak Brexita bozkatu zueneko 10. urteurrena. Gaur Londresen manifestazioa egingo da The3Millionek deituta, Erresuma Batuko herritar komunitarioen eskubideak defendatzen dituen taldeak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X