Eibarko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du arratsaldean sokamuturren etorkizunaz eztabaidatzeko
Bilkura 19:00etan egingo da, eta bozketa ez da loteslea izango. Bien bitartean, ordu erdi lehenago, 18:30ean, elkarretaratzeak egingo dituzte Udaletxe kanpoan sokamuturraren aldekoek eta aurkakoek.
Sokamuturra bai ala ez. Horixe izango da gaur hizpide Eibarko Udalean. Eibarko Udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, San Joan jaietarako programatutako sokamuturrak bertan behera utzi ala ez eztabaidatzeko. Nolanahi ere, bozketa ez da loteslea izango, eta, beraz, ekitaldiak mantentzeko edo bertan behera uzteko azken erabakia tokiko gobernu-taldearen esku geratuko da.
Saioan bi mozio kontrajarri bozkatuko dira: batetik, EH Bilduk eta Podemosek aurkeztutako mozio bateratua, zezen-ekitaldia berehala bertan behera uztea eskatzen duena; bestetik, EAJren proposamen bat, gaiaren inguruan eztabaida lasai bat irekitzea eskatzen duena.
Bien bitartean, eta udalbatzan mozio horiei heldu atarian, Eibarko Udaletxe kanpoan sokamuturraren aurkako eta aldeko bilkura bana egingo da arratsaldeko 18:30ean.
Eibarren ez da sokumuturrik egin azken 8 urteetan, baina Eibarko Udalak erabaki zuen San Joan jaietan berriro egitea sokamuturra, gazte kuadrila batzuen eskaera izan dela argudiatuta, eta horrek haserrea eragin du hainbat eragileren artean. Ekitaldi horiek ekainaren 24tik aurrera Untzaga plazan egitea dago aurreikusita, San Joan jaien testuinguruan.
1.200 sinaduratik gora
"Sokamuturra ez!" plataformak abiatutako sinadura bilketak herritarren babes handia jaso du egun gutxian, dagoeneko 1.200 baino gehiago bildu ditu eta. Gainera, tokiko hainbat eragileren (Matraka talde feminista eta gaztetxea, kasu) eta animalisten nazioarteko 50 elkarteren babesa jaso dute, udalerriak azken hamarkadan animalien tratu txarrik gabeko jaien alde emandako urratsak ezerezean ez geratzea eskatzeko.
Gainera, asteartean 200 eibartar baino gehiago elkartu ziren Udaletxe aurrean Jon Iraola alkateari sokamuturrak bertan behera utz ditzala eskatzeko. "Plataformak, animalien tratu txarrak salatzeaz gain, ekitaldi honetara bideratutako 16.000 euroko aurrekontua bertan behera uztea eta diru hori herriko bestelako kultur eta aisialdi jardueretara bideratzea eskatzen du. Sokamuturra ez! eta ez da kultura, tortura da irakur zitekeen bertaratutakoek zerkatzaten pankartetan, alkatearen aurkako kritika zuzenekin batera. Protestan EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alderdietako ordezkariak ere egon ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.